Parmenides
Wikipedia(e)tik
Parmenides edo Parmenides Eleakoa (grekeraz Παρμενίδης), (Elea Magna, K.a 540 - K. a. 470) Antzinako Greziako filosofo presokratikoa izan zen. Eskola eleatikoko filosofo garrantzitsuena kontsideratu ohi da.
Ontologia landu zuen; Parmenidesen teoriaren arabera, gizakia bat bakarra da, aldaezina, homogeneoa eta zatiezina, betikoa eta osoa, eta sorkuntza, aldaketa, deuseztapena eta mugimendua zentzuen lilura dira. Filosofia poema bat idatzi zuen, Izadiari buruz, bere ontologiaren oinarriak azaltzen dituena.
| Artikulu hau filosofiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |