Eskola eleatikoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Antzinako Elea hiriko aztarnak.

Filosofian, eskola eleatikoa Magna Graeciako Elea hirian [1] bildutako zenbait filosofo presokratikok osatu zuten. K. a. V. mendean aritu zen talde honek pentsaera amankomuna osatu zuen batik bat ontologia eta logikaren inguruan. Eskola eleatikoko kideak izan ziren Parmenides, eskolako abiaralea eta kide adierazgarriena, Zenon Eleakoa eta Melisos Samoskoa. Xenofanes ere taldekidea, eta areago, eskolaren sortzailea izan zela adierazi bada ere, segurtasunez baiezta daiteke Xenofanes ez dela eskola eleatikoan barneratu ere egin behar [2][3].

Pentsamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Miletoko eskolak ez bezala, zeinak errealitatearen aniztasuna baieztatu eta horren ezagutza behaketaz azaltzen baitu, eskola eleatikoa monista da eta logikaz eta abstrakzioz heldu nahi du errealitatearen muinera. Pentsamendu eleatikoaren abiapuntua Parmenidesek ezarri zuen: izatearen batasuna, era absolutu, zehazgabe eta abstrakto batean, biribilduriko esfera baten masa baten antzera [4]. Zenon Eleakoak Parmenidesen pentsaera bereganatu eta logikaz eta dialektikaz, aporia delakoari esker, defendatu zuen. Ezagunak dira mugimendua (eta beraz, aldaketa) ukatu eta izatearen batasuna baieztatzeko Zenonek asmatu zituen paradoxak. Eskola eleatikoaren azken ordezkaria den Melisos Samoskoarengandik idazki anitz gaurdaino heldu bada ere, pentsalari moduan garrantzi txikiagoa eman ohi zaio eta batik bat Parmenidesen pentsamenduaren biltzaile izan zela baieztatu da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Antzinako Elea hiria egungo Velia (latinezko eta italierazko izenez) , (Campania, Italia) da.
  2. (Ingelesez) Giovanni Reale: A History of Ancient Philosophy: From the origins to Socrates, 77. orrialdea.
  3. (Ingelesez)W.K.C. Guthrie: The earlier Presocratics and the Pythagoreans, 361. eta 363. orrialdeak.
  4. Parmenidesek Peri Physeos bere poemako 8.42 atalean dioen bezala.

Txantiloi:Garai Kosmologikoa