Enpedokles

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Enpedokles

Enpedokles, grezieraz Εμπεδοκλής, (K. a. 490 - K. a. 430) filosofo greziarra eta Agrigentoko herritarra zen. Enpedoklesen filosofia oinarrizko lau gai klasikoen sortzailetzat jotzen da, hau da, unibertso osoa lurrez, airez, suz eta urez osatua dagoela. Garaikideek idatziz jaso zuten haren heriotza eta literaturan eta kondairetan maiz erabilitako gaia izan da. Gainera, munduan sexu aldaketa izan zuen lehena izan zen.

Filosofia-sistema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Enpedokles pentsatzen zuenaren arabera, oker handia zen unibertsoan gai bakarra zegoela pentsatzea. Horrela izango balitz, arrazoiak esaten duenaren eta «gure begiekin ikusten duguna»ren arteko ezberdintasuna garaiezina izango litzateke. Bistakoa da ura ezin daitekeela arrain edo tximeleta bihurtu, ura ezin baitaiteke aldatu. Urak ura izaten jarraituko du betiko. Horrexegatik Parmenidesek arrazoi zeukan «ezer ez da aldatzen» esan zuenean. Era berean, Enpedoklesek arrazoia ematen zion Heraklitori, gure zentzumenak ematen diguten informazioaz fidatu behar garelako. Sinestu behar dugu ikusten duguna, eta naturan etengabeko aldaketak ikusten ditugu.

Oinarrizko lau gaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Enpedokles esan zuen deuseztatu behar zena gai bakar bat dagoenaren ideia zela. Ez ura ez airea ez dira gai, beraiek bakar-bakarrik, arrosondo edo tximeleta batean bihurtzeko, horrexegatik naturak ezin du gai bakar bat eduki. Beraren ustez natura lau gai edo «erro» zituen. Lau erro horiek: lurra, airea, sua eta ura ziren. Naturako aldaketak lau gai horiek nahasten direlako gertatzen dira eta berriz banatzen direlako. Dena lurrez, airez, suz eta urez osatuta dagoelako, baina proportzio ezberdinetan. Lore edo animalia bat hiltzean, lau gaiak berriz banatzen dira. Aldaketa hori begiekin ikus dezakegu. Baina lurra eta airea, sua eta ura aldatu gabe geratzen dira parte hartzen duten aldaketa guzti horiekin. Hau da, ez de egia «dena» aldatzen dela.

Errealitatean, ez dago ezer aldatzen dena. Gertatzen dena zera da, lau gai ezberdin nahasten eta banatzen direla, gero berriz nahasteko. Adibidez, margolari batek kolore bakar bat badu -adibidez gorria- ezin dezake zuhaitz berde bat margotu. Baina horia, gorria, urdina eta beltza baditu, milaka kolore lor ditzake. Enpedoklesek ez zen kasualitatez pentsatu naturako «erroak» lurra, airea, sua eta ura zirela. Bera baino lehenago, beste filosofo batzuk frogatzen saiatu ziren oinarrizko gaia ura, airea edo sua izan behar zutela. Tales eta Anaximenesek esan zuten ura eta airea naturako gai inportanteak zirela. Greziarrek ere bai pentsatzen zuten sua inportantea zela. Eguzkiaren inportantzia aztertzen zuten naturako bizidun guztiarentzat eta, giza eta animalien gorputzaren berotasuna ezagutzen zuten.

Indarrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Enpedoklesen arabera, bi indar zeuden naturan eragina zutenak. «Maitasuna» eta «gorrotoa» deitu zituen. Gauzak batzen dituena «maitasuna» da eta banatzen dituena «gorrotoa» da. Filosofoak desberdintzen du gaia eta indarraren artean. Gainera, gaur egungo zientziak ere bai naturako gai eta indarraren artean desberdintzen du. Zientzia modernoak esaten du naturako prozesu guztiak gaien elkarrekintza bezala eta zenbait naturako indarrak bezala azaldu daitekeela.

Zentzumenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Enpedoklesek ere aztertu zuen zer gertatzen zen zerbait gure zentzumenekin sumatzen dugunean. Nola ikus dezakegu lore bat?, Zer gertatzen da orduan?. Enpedoklesek pentsatzen zuen gure begiak lurrez, airez, suz eta urez osatuta zeudela, naturako gauza guztiak bezala. Eta nire begian daukan lurrak lurra dena ikusten du, aireak airea, suak sua eta urak ura. Begiek gai bat faltan izango balute, ezingo genuke natura osotasunean ikusi.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Enpedokles Aldatu lotura Wikidatan