Patrice Chéreau

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Patrice Chéreau

Patrice Chéreau zinemagile frantsesa da (Lézigné, 1944). Antzerkigintzan hasi zen, eta Richard Wagnerren hainbat opera zuzendu zituen Bayreuthko Jaialdian. Villeurbaneko Antzerkiaren zuzendari ere izan zen. 1974an ekin zion zinemagintzari, La Chair de l'orchidée filmarekin. 1978an, Judith Terpauve egin zuen eta, aurrekoak bezala, horrek ere ez zuen arrakasta handirik lortu. L'homme blessék (1983) kritika hobeak jaso zituen. Arrakasta La reine Margotekin (1994) heldu zitzaion. Beste film batzuk: Hôtel de France (1987), The Last of the Mohicans (1992), Ceux qui m'aiment prendront le train (1998), Intimacy (2000), Son frère (2003), Gabrielle (2005) eta Persécution (2009).


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Patrice Chéreau Aldatu lotura Wikidatan