Bayreuth

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Bayreuth

 Bavaria
Marktplatz Bayreuth.JPG

armarria

Izen ofiziala Bayreuth
Herrialdea
Estatua
Eskualdea
 Alemania
 Bavaria
Frankonia Beherea
Alkatea Brigitte Merk-Erbe (BG)
Herritarra Bayreuthtarra
Koordenatuak 49°56′53″N 11°34′42″E / 49.94806°N 11.57833°E / 49.94806; 11.57833Koordenatuak: 49°56′53″N 11°34′42″E / 49.94806°N 11.57833°E / 49.94806; 11.57833
Bayreuth non dagoen adierazten duen Alemania-ko/-go/-eko mapa
Bayreuth
Eremua 66,92 km2
Garaiera 340 m
Posta kodea 95401-95448
Biztanleria 72.683 bizt. (2010)
Dentsitatea 1.086,12 bizt./km²
Matrikula BT
http://www.bayreuth.de

Bayreuth, Alemaniako Bavaria estatuko hiri bat da, Main gorria ibaiaren ertzean dagoena. 72.683 biztanle ditu 2010eko erroldaren arabera. Richard Wagner konposatzailea bertan bizi izan zen 10 urtez.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiria XII mendearen erdi aldera Andechs kondeek sortu zutela uste da baina bere lehenengo aipamena 1194koa da. Baierrute izena ematen zaio agiri batean, non rute hitzak argi unea esan nahi duen eta baier hitzak bavariar jatorria adierazten duen. Hasiera hartan villa bezala izendatzen da baina 1231erako civitas (herria) izendapena dauka. 1260an Nurenbergeko burgraveak eskuratu zuen.

Aro modernoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1528an luteranismoaren alde egin zuen. XVII mendea bikain hasi zuen, izan ere Kristian mangraveak Bayreuthen bizitzea erabaki baitzuen, baina berehala hainbat gertaera lazgarri jasan zituen, hala nola suteak (1605 eta 1621ean), izurriak (1620an) eta honetaz gain Hogeita Hamar Urteko Gerra.

XVIII mendean mangraveek benetako hiri izaera eman zioten udaletxea, gartzela, monasterioa eta lehenengo keramika lantegia ezarriz. 1735 eta 1763 artean agindu zuen Frederiko mangravearen eskutik bere "urrezko aroa" ezagutu zuen Bayreuthek. Mangravearen Opera Etxea (Markgräfliches Opernhaus), gaztelu berria, jauregi berria eta eguzkiaren tenplua eraiki zituen barroko eta rokoko estiloak hiriaz jabetu zirelarik. Erlijioaren inguruan ere tolerantzia garaiak etorri ziren, katolikoei mezak ospatzeko eskubidea eman eta juduen sinagoga ere eraiki zirenean.

1791ean Prusiak eskuratu zuen baina Napoleondar Gerretan frantziarrek okupatu zuten hiria 1806 eta 1810 artean. gerra bukatu zenean ordea Bavariaren barruan gelditu zen Bayreuth. Opera Etxeak erakarrita bertan bizi izan ziren Richard Wagner eta Franz Liszt konpositoreak, eta bertan hilobiraturik daude.

XX mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen Mundu Gerra amaitu berri zela Langileen batzordeak eskuratu zuen hiriaren agintea. Baina garai zailak ziren haiek. 1923an esate baterako Alemaniako Langile Alderdi Nazionalsozialistak 5.000 pertsona elkartu zituen ekitaldi batean. Adolf Hitler bera ere egon zen bertan. Nazien indarra handituz joan zen eta 1933an Bavaria iparraldeko nazien hiriburua bihurtu zen. Hauek Bayreuth eta Wagnerren musika beren erreferentzia bilakatu zuten.

Bigarren Mundu Gerran aliatuen bonbaketek hiriaren herena suntsitu zuten, 4.500 etxe, eraikin publikoak eta lantegiak besteak beste. 1945ean estatubatuarrek eskuratu zuten Bayreuth.

Gerraren ondoren egoera latza jasan zuen izan ere beste toki askotatik ihes egindako jende ugari etorri baitzen eta ez zegoen etxerik guztientzako. Amerikarrek kanpaleku erraldoiak jaso zituzten jende guzti hau hartzeko.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hezkuntza-zentroak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Richard Wagner[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiria, Richard Wagner konposatzailearekin duen loturagatik da ezaguna, bertan bizi izan zena 1872tik 1882 arte, urte bete beranduago Venezian hil zelarik. Wagnerren etxea, Wahnfried, hirian eraiki zen Luis II.a Bavariakoaren babesari esker, eta gaur egun Wagnerri buruzko museoa da.

Hiriaren iparraldean, Bayreuth Festspielhaus delakoa dago, bereziki Wagnerren operak antzezteko opera antzoki bat. Nibelungoaren eraztuna eta Parsifal operak, antzoki honetan estreinatu ziren. Urtero, hirian, Bayreutheko Jaialdia ospatzen da, konposatzaile alemaniarraren operak antzezten dituena. Hiri hau, bere unibertsitateagatik, Bayreutheko Unibertsitatea, ere ezaguna da, ekonomia zientziak eta ingurugiro arloan espezializatua dagoena.

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bayreuth Aldatu lotura Wikidatan