Paul Drude
Wikipedia(e)tik
Paul Karl Ludwig Drude (Braunschweig, Alemania, 1863 - Berlin, Alemania, 1906) alemaniar fisikaria izan zen.
Biografia [aldatu]
Thomson eta Lorentz fisikarien lanak oinarri hartuta, metalen teoria elektronikoa azaldu zuen 1900. urtean. Gisa berean beroaren eroaletasuna eta elektrizitatearena aztertu zituen. Optikan ere ikerketa asko egin zituen. Bere izena daukan ekuazioaren finkatzailea da.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.