Hendrik Lorentz

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Hendrik Antoon Lorentz.jpg

Hendrik Antoon Lorentz (Arnhem, Herbehereak, 1853ko uztailaren 18a - Haarlem, Herbehereak, 1928ko otsailaren 4a) 1902an Pieter Zeemanekin batera fisikako Nobel saria jaso zuen herbeheretar fisikari eta matematikaria izan zen. Albert Einsteinek 1905ean plazaratutako erlatibitatearen teoria berezian erabili zituen bere izena duten transformazioak aurkitzeagatik ere da ezaguna.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hendrik Lorentz Arnhem herrian jaio zen. Bere gurasoak Gerrit Frederik Lorentz (1822 – 1893), dendaria, eta bere ama Geertruida van Ginkel (1826 – 1861) izan ziren. 1866tik 1869ra Arnhemgo institutuan ikasi zuen; ondoren, 1870ean orduan unibertsitatean ikasteko derrigorrezkoak ziren hizkuntza klasikoko azterketak gainditu zituen.

Lorentzek fisika eta matematika ikasi zituen Leidengo Unibertsitatean. Azkenean, Frederik Kaiser astronomia irakasleak bultzatuta fisikari bilakatu zen. Titulua eskuratu eta gero bere jaioterrira itzuli eta matematikako irakasle moduan egin zuen lan institutuan. Halere, irakasten ibili zen bitartean ikasten jarraitu zuen doktoregoa lortzeko asmoarekin. 1875ean Lorentzek doktore titulua eskuratu zuen. Bere tesia argiaren islapen eta errefrakzioaren zituen gaitzat; bertan James Clerk Maxwellen teoria elektromagnetikoa fintzen zuen.

1881ean Hendrik Aletta Catharina Kaiser-rekin ezkondu zen. Alaba bat izan zuten, Geertruida Luberta Lorentz izenekoa, zeina fisikari bilakatu zen.


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Hendrik Lorentz