Eroankortasun termiko
Fisikan, eroankortasun termikoa (k ikurraren bidez adierazten da) material batek beroa eroateko duen gaitasuna adierazten duen propietatea da.
Beroaren kondukzioa ondoko formularen bidez definitzen bada:
non
bero-fluxuaren tasa den, k eroankortasun termikoa den, A eroalearen azalera osoa den, ΔT tenperatura-diferentzia den eta x 2 tenperaturen arteko azalera eroalea den, orduan, ekuazioa berrantolatuz, eroankortasun termikoaren formula lortzen da:
(Oharra:
tenperatura-gradientea da).
Hitzez esanda, baldintza egonkorrak daudenean eta bero-transferentzian tenperatura-gradienteak soilik eragiten duenean, ΔT tenperatura-diferentzia baten ondorioz A area eta x lodiera duen gorputz batetik Δt denbora-tartean transmititzen den ΔQ bero-kantitatea da.
Beste era batera ere defini daiteke: gorputz batean gertatzen den bero-fluxua zati gorputzaren tenperatura-gradientea.
Eroankortasun termikoa neurtzeko erabiltzen den unitatea, SIren sisteman, W/(m·K) da.
[aldatu] Eroankortasun termikoen zerrenda
Zerrenda honetan zenbait material arrunten eroankortasun termikoa ematen da.
| Materiala | Eroankortasun termikoa W/(m·K) |
|---|---|
| Hormigoia, portland [1] | 0.29 |
| Hormigoia, harria [2] | 1.7 |
| Airea | 0.025 |
| Zura | 0.04 - 0.4 |
| Alkoholak eta olioak | 0.1 - 0.21 |
| Lurzorua | 0.15 |
| Kautxua | 0.16 |
| Epoxia (bete gabe) | 0.19 |
| Epoxia (silizez betea) | 0.30 |
| Ura (likidoa) | 0.6 |
| Koipeztatze termikoa | 0.7 - 3 |
| Beira | 1.1 |
| Izotza | 2 |
| Hareharria | 2.4 |
| Altzairu herdoilgaitza[3] | 12.11 ~ 45.0 |
| Beruna | 35.3 |
| Aluminioa | 237 |
| Urrea | 318 |
| Kobrea | 401 |
| Zilarra | 429 |
| Diamantea | 900 - 2320 |


