Paul Signac
Wikipedia(e)tik
Georges Seuratek egindako Paul Signacen erretratua (1890) |
||
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Paul-Victor-Jules Signac | |
| Jaio | 1863ko azaroaren 11 | |
| Paris (Frantzia) | ||
| Hil | 1935eko abuztuaren 15a | |
| Paris (Frantzia) | ||
Paul Signac (Paris, 1863ko azaroaren 11 - Paris, 1935eko abuztuaren 15a) frantziar margolaria izan zen. Margolari inpresionisten lanen kopiak egin zituen hasieran, baina neoinpresionisten taldeko kide egin zen Georges Seurat ezagutu ondoren. Signac izan da neoinpresionismoaren ideiak eta oinarriak hobekien adierazi dituena. Ikuspegi-margolari bikaina zen, kolorea ezin hobeto menderatzen zuen, eta olio-pintura eta akuarela-teknikak erabili zituen. Lan aipagarri batzuk hauek dira: Louis-Philipppe zubia, Gasometroak Clichyn eta Comblateko gaztelua.
Iruditegia [aldatu]
-
Route de Gennevilliers, 1883, Orsay museoa, Paris
-
Comblat le Chateau. Le Pré., 1886, Museum of Art, Dallas
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.