Payola

Wikipedia, Entziklopedia askea
Payola
Berri Txarrak taldearen estudioko albuma
Argitaratze data2009ko irailaren 14a
GrabazioaChicago, Illinois, Ameriketako Estatu Batuak
Musika motaRock, Punk
Iraupena41 minutu
HizkuntzaEuskara
DiskoetxeaRoadrunner Records / Only in dreams
EkoizpenaSteve Albini (@ Electrical Audio)
Berri Txarrak taldearen kronologia
Jaio.Musika.Hil
(2005)
Payola
(2009)
Haria
(2011)

Payola Berri Txarrak rock talde nafarraren seigarren diska da. 2009ko irailaren 14an argitaratu zen.

Mikel Lopez "Rubio" baxujoleak, 2008ko maiatzaren 29an taldea utziko zuela adierazi zuen, "arrazoi pertsonalengatik". Bere ordez, David González bizkaitarra sartu zen taldean, PiL.T. talde entzutetsuaren azkenengo urteetan. Diskoa bera, Steve Albini ingeniari amerikarrarekin grabatu eta nahastu zuten, Chicagoko Electrical Audio estudioan. Beste behin ere, Rise Against taldeko Tim McIlrath abeslariak bere laguntzatxoa eskaini du disko honetan, nahiz eta ez izan Denak ez du balio abesti ezagunean bezain kolaborazio pisuzkoa.

Seigarren disko honen izena, "Payola", spanglishetik datorren hitzetik hartua da. Hitz honek, "Pay for a rolla" esan nahi du, hau da, talde batek eskupekoa ematea irratiko esatariei, bertan abesti hori beste batzuen gainetik jar dezaten.

Bestalde, Maravillas abestia, Maravillas Lamberto nafar neska gazteari eginiko abestia da. Maravillas Larraga herrian jaio eta bizi izan zen, harik eta Espainiako Gerra Zibileak aita atxilotu zuten arte; aita bakarrik utzi nahi ez zuela eta, Maravillas ere atxilotu zuten, bai eta bortxatu ondoren erail ere.

Abestien zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1. Folklore 2:55
2. Gure Dekadentziaren Onenean 2:28
3. Maravillas 3:45
4. Dortoken Mendean 5:22
5. Achtung!!! 2:27
6. Payola 3:07
7. Paperezkoa 3:30
8. Etorkizuneko Aurrekari Guztiak 4:28
9. Hasi Ta Bukatu 3:15
10. Arren, Darwish 4:36
11. Jainko Ateoa 5:24

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]