Maravillas (Berri Txarrak)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Maravillas (Berri Txarrak)
Berri Txarraken, Berri Txarraken eta Nhilen musika-lana
Egilea(k)Berri Txarrak, Berri Txarrak eta Nhil
Argitaratze-data2009
IzenburuaMaravillas
Ezaugarriak
Hizkuntzaeuskara
DiskoetxeaElectrical Audio Studio
Tonoami minor eta Sol maior
HitzakGorka Urbizu eta Berri Txarrak
Bestelako lanak
MusikagileaGorka Urbizu
Berri Txarrak
Argumentu nagusiaMaravillas Lambertoa


Maravillas Berri Txarrak taldearen abestia da.[1] 2009an Roadrunner diskoetxearekin argitaratutako Payola albumean plazaratu zuten. Maravillas Lamberto neskaren omenez sortu zuten kanta, 1936ko estatu-kolpearen ondoren Espainian izan zen basakeriaren eta errepresioaren adibide bihurtu dena.

Diskoa Steve Albini ingeniari amerikarrarekin grabatu zuten, Chicagoko Electrical Audio Studio-n. Taldearen seigarren diskoko beste hamar kantak ere ezagun bihurtu ziren. Esaterako, diskoari izena eman zion seigarren kanta: "Payola". Hitz hori spanglish-etik hartua da, "Pay for a roll" esan nahi du, hau da, talde batek irratiko esatariei eskupekoa ematea, bertan abesti hori beste batzuen gainetik jar dezaten.

Abestiaren ahapaldiak Mi minor tonalitatean daude eta errepikatzen den leloa Sol maiorren.

Bertsioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2019an Berri txarrak taldeak Only in Dreams diskoetxearekin zuzeneko bertsio bat grabatu zuen Madrilen, Maravillas zuzenean (Madril, 2019.11.09) izeneko diskoan.[2]

2020an Aretxabaletako Nhil taldeak abesti horren beste bertsio bat plazaratu zuen Aztarnak albumean.[3]

2007an Fermin Balentzia kantautore nafarrak "Maravillas" izenburuko beste abesti bat publikatu zuen, frankismoaren biktimei eskainitako beste abesti batzuen artean,[4][5] Berri Txarrak taldearen abestia baino bi urte lehenago sortu zuen.

Maravillas Lambertoren omenez[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maravillas Lamberto Espainiako Gerra Zibilean Nafarroan eraildako nerabea izan zen. Hamalau urte zituen 1936an eta Nafarroa Garaiko Larraga herrian bizi zen. Haren aita, Vicente Lamberto, militante sozialista zen, eta gerrako hasieran atxilotzeko asmoz Guardia Zibila etxean azaldu zenean, Maravillas alabak aitarekin joan nahi izan zuen. Udaletxean bahiturik, Maravillas behin eta berriz bortxatu ondoren aitarekin batera erail zuten, falangistek, hamalau urte eskas zituela.[6] Haren gorpua biluzik txakurrei eman zioten eta gorpuzkiak erre zituzten.

Urteak pasata, 1936ko uztailaren 18ko estatu-kolpearen ondoren Espainian izan zen basakeriaren eta errepresioaren adibide bihurtu da Maravillasen kasua. Hainbat omenaldi egin zizkioten, esaterako, 2017ko abenduaren 2an, Iruñeko Alde Zaharreko gaztetxea irekitzeko ekitaldi ofizialean, jakitera eman zen gunearen izen berria Maravillas izango zela, Maravillas Lambertoren omenez. Ekitaldian Maravillasen ahizpa Josefinak parte hartu eta ahizparen izena ematea eskertu zuen, memoria historikoa beharrezko tresna dela esan zuen, iraganeko krimenak ez ahazteko.[7]

Hitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Honela hasten dira abestiaren hitzak:[8][9]

Ostikoz bota digute atea

Zein dira deitu gabe datozenak?

Zer nahi dute aita, zuzenean zuri begira?

Zein dira oihuka mintzo direnak?


Norbaitek oroituko ditu etorkizunean

Ahanzturaren zingira honetan gertatuak

[...]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. BERRI TXARRAK - Maravillas (Official video). (Noiz kontsultatua: 2023-08-18).
  2. Berri Txarrak. (2020). «Maravillas zuzenean (Madril, 2019.11.09)» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2023-10-24).
  3. Nhil. (2020). «Aztarnak» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2023-10-24).
  4. (Gaztelaniaz) Balentzia, Fermin. Maravillas. (Noiz kontsultatua: 2023-08-18).
  5. (Gaztelaniaz) «Maravillas (Fermin Balentzia)» Memoria Histórica y Educación 2017-01-25 (Noiz kontsultatua: 2023-08-18).
  6. (Gaztelaniaz) Albin, Danilo. (2018). «Maravillas Lamberto, la niña violada y asesinada por falangistas, jamás será olvidada en Pamplona» www.publico.es (Noiz kontsultatua: 2023-08-17).
  7. (Gaztelaniaz) «Inaugurado el Gaztetxe de Alde Zaharra que pasará a llamarse Maravillas» Ahotsa Info 2017-12-02 (Noiz kontsultatua: 2017-12-03).
  8. «Maravillas» www.berritxarrak.net (Noiz kontsultatua: 2023-10-24).
  9. Berri Txarrak. Berri Txarrak – Maravillas. Genius.com (Noiz kontsultatua: 2023-10-24).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]