Catherine Zeta-Jones

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Catherine Zeta-Jones
Catherine Zeta-Jones
Datu pertsonalak
Izen osoa Catherine Zeta-Jones
Jaio 1969ko irailaren 25a (44 urte)
Swansea (Gales)
Lan nabarmenenak Chicago
Sariak Oscar Sari 1
IMDB IMDBko fitxa

Catherine Zeta Jones edo Catherine Zeta-Jones (Swansea, Gales, 1969ko irailaren 25a - ) aktore, abeslari eta dantzari galestarra da. Aintzatespen anitz jaso du aktore gisa eginiko lanagatik, Chicago musikalean Velma Kellyren hiltzailearen papera antzezteagatik lortutako Oscar Saria eta A little night music musikalean antzeztutako paperarengatik eskuratu zuen Tony saria, horien artean.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artistaren izena bere bi amonenen elkarketaren emaitza da, Catherine eta Zeta, alegia. Bere aita gozoki-lantegi bateko langile zen eta bere ama, berriz, jostun irlandarra. Catherine hiru senideetan bigarrena izan zen (zaharrena David izenekoa eta gazteena Lyndon izenekoa) eta katolizismoan hezi zuten.

Ingelesez ez ezik, ederki egiten du galesez, gaztelaniaz eta frantsesez ere. Umetan, trakeotomia egin behar izan zioten, eta lepoan ezkutatzen zaila den orbain bat utzi dio horrek.

80ko hamarkadan, Catherinen gurasoek 100.00 libera esterlinako saria irabazi zuten bingo batean, eta familia guztia St. Andrews Drivera joan zen bizitzera, Swanseako aberatsen gune batera. Han, Dumbarton House School ikastetxera joan zen, baina bertan behera utzi zituen ikasketak, bere amets artistikoekin jarraitu ahal izateko. Ondoren, antzerki musikala ikasiko zuen 3 urtez Chiswickeko arte eta antzezte eskoletan.

Lana eta arrakasta[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Catherine Zeta-Jones Cannesen, 1999an

Zeta-Jones haurtzaroan hasi zen lanean. Ospea 10 urte bete baino lehen iritsi zitzaion, anaiadi katoliko batean abestu eta dantza egiten zuenean.

Oso gazte hasi zen londrestar West Endeko musikaletan papel garrantzitsuak antzezten eta, 1990an, zinema munduan hartu zuen parte lehen aldiz, Phillippe Broca zuzendari frantsesaren Ehun eta bat gau filmean.

Bere edertasun exotiko eta abestu eta dantzarako zuen trebetasunak musika munduan etorkizun bikaina iradokitzen bazuten ere, berak beste bide bat hautatu zuen. The Darling Buds of May (1991) telesailean Mariette pertsonaia antzezteari esker lortu zuen lehen arrakasta. Baina Antonio Banderasekin batera protagonista izan zen The mask of Zorro(1998) filmak eman zion nazioarteko izena.

1999an, Entrapment eta The Haunting bezalako filma arrakastatsuetako protagonista izan zen, baina, 2000n, Steven Soderberghen Traffic luzemetraiko protagonista izateak eman zion dramarako dohainak erakusteko aukera.

2001ean, America's Sweethearts komedian hartu zuen parte Julia Robertsekin batera.

2002an, Chicago filmean antzeztutako paperagatik aktore hoberenei emandako Oscar Sarietako bat irabazi zuen eta Coen anaiek zuzendutako Intolerable Cruelty filma egin zuen George Clooneyrekin.

2004an, Steven Spielbergen The Terminal filmeko protagonista izan zen Tom Hanksekin batera eta Ocean's Twelveko aktoreen zerrendara ere batu zen.

2005ean, Antonio Banderas eta Zeta-Jones berriro elkartu eta The Legend of Zorro grabatu zuten.

2007an, bi film berri estreinatu zituen: No Reservations komedia eta Death Defying Acts drama, Torontoko zinemaldian estreinatu zena. 2009 eta 2010 urteen artean The Rebound komedia estreinatu zuen.

2009ko abenduan, Broadwayn debutatu zuen Angela Lansbury beteranarekin batera, Stephen Sondheimen A little night music musikalaren birrezarpenean. Obrak arrakasta handia lortu zuen kritika eta ikusleen artean eta Catherinek Desirée pertsonaia antzezteagatik Tony saria jaso zuen, musikaleko aktore hoberena izateagatik.

1999an, munduko emakume ederrenen zerrendan agertu zen lehen aldiz, eta handik aurrera, munduko aktore ederrenetako bat kontsideratua izan da.

2008an, mundu guztiko hiriburuetako 8.000 emakumeri egindako inkesta batean inoiz izandako emakumerik ederrena bezala aukeratu zuten, Gisele Bündchen eta Brigitte Bardotek atzetik jarraitzen ziotelarik.

Bizitza Pertsonala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Catherine Zeta-Jones, 2006an

2000n, Zeta-Jones Michael Douglas aktorearekin ezkondu zen eta bi seme-alaba izan ditu: Dylan Michael Douglas 2000an eta Carys Zeta Douglas 2003an.

Azken albisteen arabera, izarrak eta bere senarrak 170 milioi dolar irabazten dute urtero eta Hollywoodeko bikote aberatsenetako bat dira.

Mallorca eta Bermuden artean bizi dira senar-emazte eta bi seme-alabak, baina Gales, Los Angeles, New York eta Vancouver bezalako hirietan ere badute etxea.

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Filma Papera Oharra(k)
1990 Les 1001 nuits Sheherazade
1991 Out Of The Blue Chirsty BBC Television Play
1991-1993 The Darling Buds of May Mariette
1992 Christopher Columbus: The Discovery' Beatriz
1993 Splitting Heirs Kitty
1995 Catherine the Great Catherine II
Blue Juice Chloe
1996 The Phantom Sala
Titanic Isabella Paradine Minitelesaila
1998 The Mask of Zorro Elena Montero / Elena Murrieta (Elena de la Vega)
1999 Entrapment Virginia Baker Razzie Sarirako proposatua.
The Haunting Theo Razzie Sarirako proposatua emakumezkoen aktorerik txarrenaren kategorian
2000 High Fidelity Charlie Nicholson
Traffic Helena Ayala Urrezko Globo sarirako proposatua
2001 America's Sweethearts Gwen Harrison
2002 Chicago Velma Kelly Oscar Saria
BAFTA Saria
Urrezko Globo sarirako proposatua
2003 Sinbad: Legend of the Seven Seas Marina Ahotsa
Intolerable Cruelty Marylin Rexroth
2004 The Terminal Amelia Warren
Ocean's Twelve Isabel Lahiri
2005 The Legend of Zorro Elena de la Vega Murrieta
2007 No Reservations Kate Armstrong
2008 Death Defying Acts Mary McGarvie
Stompanato Lana Turner
2009 The Rebound Sandy

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Catherine Zeta-Jones Aldatu lotura Wikidatan