Pentagono

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau poligonoari buruzkoa da; Ameriketako Estatu Batuetako Pentagonoari gaitzat duena beste hau da: Pentagonoa
Pentagono erregularra.

Pentagonoa (πεντάγωνον hitz elkarte grekotik sortutako hitza, πεντά, "bost" eta γωνον, "angeluak") bost aldeko poligonoari deritzo.

[aldatu] Propietate geometrikoak

Pentagon gold.svg

Pentagono erregularra alde guztiak eta barne-angelu guztiak berdinak dituen pentagonoa da. Pentagono erregular baten barne-angeluen baturak (5-2)·180° = 540° edo 3\pi rad balio du. Horrenbestez, barne-angelu bakoitzaren neurria 108º-koa edo 3\pi/5 rad-koa da.

DE, EA, eta AB segmentuak berdinak direnez, zirkunferentzia zirkunskribatuan determinatzen dituzten arkuak ere berdinak dira. Hortaz, DCE, ECA eta ACB angeluak berdinak dira. Hiruren batura 108º denez, bakoitzak 36º neurtzen du.

[aldatu] Urrezko arrazoiarekin erlazioa

Elkarren segidan ez dauden bi erpin batzen dituen segmentua eta aldeetako baten arteko arrazoia urrezko arrazoia deritzo. Adibidez:

CE = (\frac{1 + \sqrt5}2)CD

Simetriagatik, CE eta CA segmentuak berdinak dira. ANF eta CMF triangelu antzekoak dira. Beren aldeen antzekotasunetik honako hau ondoriozta dezakegu:

\frac{MC}{AN} = \frac{FC}{AF}

Alde batetik, MC CE-ren erdia dela eta AN AB-ren erdia dela daukagu. Bestetik, FCD triangelua isoszele denez gero, FC = CD da. Ondorioz, AF = AC - FC = CE - CD. Horrexegatik:

\frac{CE}{CD}=\frac{CD}{CE-CD}= \frac{1}{CE/CD - 1}

CE/CD \phiren gatik ordezkatuz:

\phi = \frac{1}{\phi-1}\qquad\,(1)

hau da \phi-1=1/\phi. Ekuazio honek urrezko arrazoia definitzen du.

Urrezko zenbakiak (\phi) bi propietate bitxi betetzen ditu:

  • \phi-ri 1 gehitzen badiogu edo 1/\phi kalkulatzen badugu, balio berbera lortzen dugu:
1 + \phi = 1 / \phi
  • 1 zenbakiarii \phi kenduz gero edo \phi^2 kalkulatuz gero, balio berbera lortzen dugu:
1 – \phi = \phi^2

[aldatu] Ikus, gainera

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Pentagono
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak