Pierre-Louis Moreau de Maupertuis

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pierre-Louis Moreau de Maupertuis.

Pierre-Louis Moreau de Maupertuis (Saint-Malo, Frantzia, 1698ko uztailaren 17a - Basilea, Suitza, 1759ko uztailaren 27a) frantses matematikari, astronomo eta filosofoa izan zen.

Biografia

Parisko Académie des Sciences elkarteko kide izan zen. Laponiara bidaia egin zuen Lurraren arku meridiano bat neurtzeko. Neurketarekin Newtonen teoria, Lurraren diametroari dagokiona, baieztatu zuen. 1744. urtean, Maupertuisek ekintza minimoaren printzipioa adierazi zuen, Jainkoaren existentzia frogatzeko asmoz.

Geografia, astronomia eta kosmologiazko liburuak argitaratu zituen. Lan aipagarrienak: Essai sur la philosophie morale (1749, Filosofia moralari buruzko saiakera); La figure de la Terre (1738, Lurraren irudia); Mémoire sur la moindre action (1744, Ekintza "Ekintza minimoari buruzko txostena"); Lettre sur les progrès des sciences (1752, "Zientzien aurrerabideari buruzko txostena"); L´art de bien argumenter en philosophie (1753, "Filosofian ondo argudiatzeko trebetasuna").

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pierre-Louis Moreau de Maupertuis Aldatu lotura Wikidatan