Pierre Dervaux

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Pierre Dervauxen hilobia.

Pierre Dervaux (Juvisy-sur-Orge, Frantzia, 1917 - Marseilla, Frantzia, 1992) orkestra-zuzendaria izan zen. Pianoa eta Perkusioa ikasi zituen Parisko kontserbatorioan. Tinbal-jotzaile hasi zen, baina gero orkestra-zuzendaritzat jarraitu zuen. Quebeceko Orkestra Sinfonikoa, Loireko Herrialdeetako Orkestra Filarmonikoa eta Nizako Orkestra zuzendu zituen, besteak beste. Sobietar Batasunean, Estatu Batuetan nahiz Japonian ibili zen. Orkestra-zuzendaritzako irakasle izan zen Parisko Musika Eskolan, Montrealgo Kontserbatorioan eta Nizako Udako Eskolan. Frantziar musikarekiko zaletasun berezia izan zuen, batez ere, Ravel, Schmitt, Indy eta Rousselen musikarekiko, bere sentikortasunari oso ondo egokitzen zaiolako edo.

Erreferentziak [aldatu]