Pierre Waldeck-Rousseau
Pierre-Marie-René Waldeck-Rousseau (Nantes, Frantzia, 1846 - Paris, Frantzia, 1904) politikaria izan zen. Abokatua zen lanbidez. 1879tik aurrera Frantziako Alderdi Errepublikanoko diputatu izan zen. Gambettaren agintaldian Frantziako Barne Arazoetako ministro izan zen (1881), eta kargu bera izan zuen Ferryren gobernuan (1883-1885). 1899an gobernuburu hautatu zuten, eta gobernu errepublikazale anitza eratu zuen.
Waldeck-Rousseauren agintaldian, Dreyfusen Auzia berriz aztertu ondoren, Dreyfus aske uztea erabaki zen, eta besteren artean, amnistia orokorra eman zuen eta elkarteak arautzen zituen lege bat jarri zuen indarrean, sindikatuen sorrera eta erlijio-elkarteen antolakuntza bideratu zuena. 1902an berriro hautatu zuten gobernuburu, baina eritasun larri bat zela eta kargua utzi behar izan zuen berehala.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.