Plazaolako geltokia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Plazaola
Geltokia, gaur egun
Map
Kokapena
UdalerriaLeitza,  Nafarroa
Geltokiaren datuak
Irekiera1914ko urtarrilaren 19a
Itxiera1958ko irailaren 5a
Nasak2
Trenbideak2
JabeaNafarroako Gobernua

Plazaola Euskal Herriko Nafarroa Garaiko tren geltoki zahar bat da, Leitza udalerrian kokatuta dagoena.

Gaur egun, Plazaolako bide berdearen barruan dago.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1901eko otsailaren 8an, Francisco Hornaetxek errege agindua jaso zuen gobernuak baimendu ziezaion burdinbidearen emakida. Hornaetxek kontzesio hau Sociedad Anónima Leizarán (kapital bizkaitarrekoa) enpresari pasa zion 1902ko martxoaren 24ean. Andoain-Plazaola tartearen behin betiko kontzesioa enpresa horrek lortu zuen urte bereko irailaren 19an, 22,006 kilometrotako luze eta 1 metro zabal zen burdinbidearekin.[1]

Existitzen zen 21,1 kilometrotako tartea beste biekin lotzean (aldaketa batzuk egin behar izan zitzaizkion tarteari eta bere luzera 20,195 kilometrotan geratu zen), nafarroako hiriburua eta Lasarte artean trenak 84,155 kilometro egiten zituen. Lasarten, burdinbidea, jada existitzen zen Bilbo - Donostia linearekin lotuko zen eta burdinbide horretako burdinbideak erabiliz heltzen zen Amarako geltokira. Merkantzia bagoiak, jada ez zirenak Andoainen trenez aldatzen, Topoa erabiliz heltzen ziren Pasaiako portura. Proiektu osoaren eta lanen zuzendaria Manuel Alonso Zabala ingeniari donostiarra izan zen, Antonio Liaño ingeniari militarra izan zuelarik laguntzaile.[2]

Burdinbide osoa, 1914ko urtarrilaren 19ean inauguratu zen, Uitziko geltokian elkartuz, Donostia eta Iruñetik zetozen trenak, barruan agintari eta gonbidatuak zeramatzatelarik. Bedeinkapenaren ondoren, Iruñera joan ziren, bertan egin baitzen inaugurazio ekitaldia. Publikora 6 egun beranduago, urtarrilaren 25ean zabaldu zen.

1953ko urriaren 13 eta 14 artean eginiko euriteen ondorioz burdinbidearen azpiegitura oso kaltetuta geratu zen (euste-hormak, lubetak, zubiak...). Jabea zen enpresak hainbat saiakera egin zituen tokiko erakundeekin, azpiegitura konpontzeko asmoarekin. Baina, negoziazio hauek ez zuten emaitzarik eman eta zerbitzua geldi geratu zen, uholdeek eragindako kalteak ez zirelako konpondu.[3]

Dena den, trenak jarraitu zuen zenbait zerbitzu lokal egiten zazpi urtez, esate baterako Elduain eta Andoain artean egurra garraiatzeko. Honetako bidaia batean, trenak Andoaingo parrokoa zen Rosendo Rekondo harrapatu zuen, 1957ko uztailean. Azkenean, konpainiak burdinbidea kentzeko eta burdinbidea behin betiko ixteko baimena jaso zuen 1958ko irailaren 5ean. Ondorioz, geltoki hori behin betiko itxi zen.

Egoera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geltokia Iruña—Donostia burdinbidearen 56,0 kilometro-puntuan zegoen, 421 metroko altueran, Areso eta Bizkotx geltokien artean. Tartea bide bakarra da eta ez zegoen elektrifikatuta.[4]

Geltokia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Nafarroako Entzikolpedia Handia | PLAZAOLA. (Noiz kontsultatua: 2020-11-10).
  2. «Iruñetik Plazaolara, Andoainera eta Lasarterako burdinbidea» web.archive.org 2017-01-09 (Noiz kontsultatua: 2020-11-10).
  3. Kabexoi, Xabier. «Plazaolako trenako historia» www.plazaola.net (Noiz kontsultatua: 2020-11-10).
  4. «Geltokiko fitxa Euroferroviarios webgunean» euroferroviarios.net (Noiz kontsultatua: 2020-12-01).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Areso Plazaola Bizkotx
Iruña–Hiria Amara–Donostia