Polo Grounds

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Polo Grounds
No Known Restrictions Polo Grounds during World Series Game, 1913 from the Bain Collection (LOC) (434431507).jpg
1913ko World Seriesen partida
Datuak
Kokalekua New York
Inaugurazioa 1891
Suntsiketa 1963
Mota belarra
Edukiera 57.333 ikusle
Jabea New York Giants (1883-1957)
New York Metropolitans (1880-1885)
New York Yankees (1912-1922)
New York Mets (1962-1963)

Polo Grounds New Yorkeko Upper Manhattanen egon ziren eta 1883tik 1957ra New York Giants, 1880tik 1885era New York Metropolitans, 1912tik 1922ra New York Yankees eta 1962 eta 1963 artean New York Mets beisbol taldeen egoitza izan ziren lau estadioren izena da.

Izenak dioen bezala, Polo Grounds 1876an, hasiera batean poloa praktikatzeko zelai bezala eraiki zen. Historian zehar izen hau jaso zuten lau eraikinetatik soilik lehena erabili zen benetan poloa praktikatzeko. Jatorrian hegoaldetik iparraldera kokatua 110 eta 112 kaleen artean eta mendebaldetik ekialdera Bosgarren Etorbidea eta Seigarren Etorbidearen artean, Central Parken ondoan, 1880an beisbol estadio bihurtu zen eta New York Metropolitans taldeak errentan hartu zuen. Estadioa talde honen eta New York Giants taldearen artean banatu zuten 1883 eta 1885 artean, eta izena New Yorken Giantsek izan zuten ondorengo estadio bakoitzarentzat geratu zen.

Laugarren eta azken Polo Grounds, Giantsek 1957ko denboraldiaren ondoren San Franciscora joan ziren arte, eta Metsek 1964an Shea Stadiuma amaitu zen arte erabili zutena izan zen ospetsuena, eta jende gehienak Polo Grounds bezala ezagutzen duena. "Polo Grounds" izena sekula ez zen nabarmenduta agertu estadiotako bakar baten ere, Metsek 1962an kartel handi batekin nabarmendu zuten arte. Egituraren azken bertsioa bere bainuontzi forma bereziagatik nabarmentzen zen, oso distantzia laburrekin ezkerreko eta eskuineko lorategietara, erdiko lorategia oso luzea zen bitartean. Izan ere, flyko pilota bakar bat ere ez zen home runez irten ia 150 metroko luzera zuen zelaiaren erditik.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Polo Grounds Aldatu lotura Wikidatan