Polonia Handia
Wikipedia(e)tik
- Artikulu hau Poloniako eskualde historikoari buruzkoa da; Poloniako eskualde administratiboa gaitzat duena beste hau da: Polonia Handiko voivoderria
Polonia Handia [1] (polonieraz: Wielkopolska, alemanez: Großpolen, latinez: Polonia Maior) Poloniako erdi-mendebaldeko eskualde historikoa da.
Oder ibaiaren ekialdean dago, Pomeraniaren (iparraldean) eta Silesiaren (hegoaldean) artean. Warta ibaiak eta honen adarrek ureztatzen dute Polonia Handia. Hiri nagusia Poznan da.
1999tik gehiena Polonia Handiko voivoderriaren barnean dago, baina zati batzuk Lubusz, Kujavia-Pomerania eta Lodzeko voivoderrietan daude.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2012/8/3 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Europako eskualde historiko-politiko nagusiak Euskaltzaindia.net