Poznań

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Poznań

Poznango bandera

Poznango armarria

Izen ofiziala Speaker Icon.svg Poznań (i · ?)
Estatua PoloniaPolonia
Probintzia Polonia Handia
Alkatea Ryszard Grobelny
Herritarra Poznańdar
Koordenatuak

52°27′N 16°54′E / 52.450°N 16.900°E / 52.450; 16.900Koordenatuak: 52°27′N 16°54′E / 52.450°N 16.900°E / 52.450; 16.900

Poznan Mapa1.png

Eremua 261.3 km²
Garaiera 60 - 154
Posta kodea 50-041 - 54-612
Biztanleria 570,800 bizt. (2005)
Dentsitatea 2.197 bizt./km²
Sorrera VIII. mendea
Telefono aurrizkia 61
http://www.city.poznan.pl

Poznań [pɔznaɲ] (entzun) (latinez Posnania; alemanez: Posen; yiddishez: פוזנא edo פּויזן Poyzn) Polonia erdialde-mendebaldean Warta ibaiaren ondoan kokaturiko hiri bat da. 2009ko ekainean 556.022 biztanle zituelarik, Poloniako bosgarren hiririk jendetsuena da. Poloniako hirien artean zaharrena da Poznań eta herrialdeko lehenengo agintariak bertako katedralean lurperatuak izan ziren.

Poznań Poloniako lehen hiriburua izan zela esaten da sarritan eta egun Wielkopolska ("Polonia handia") eskualdeko hiriburu historikoa da.

Poznań merkataritza, industria, eta hezkuntza zentro garrantzitsua da, eta ohiko nazioarteko merkataritzaren azoka ospatzen da bertan urtero. Nazio Batuen Klima Aldaketari buruzko Kongresua bertan egin zen, 2008ko abenduan; Kiotoko Protokoloa sortzeko funtsezkoa izan zen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaletxea

Poloniaren kristautzea heldu arte, Poloniako hiririk garrantzitsuena izan zen Poznań. Mieszko I.ak, Poloniako lehenengo agintaria litzatekeenak, bertan eraiki zuen bere lehenengo egoitza nagusia.

Jordan Poloniako lehen apezpikua bertan bizi izan zen urte askotan, egungo katedralaren irlan.

Wielkopolskako hiriburua izan zen mendeetan zehar Prusiak indarrez hartu zuen arte 1793an. 1800 urtean Poznań hiria hazi egin zen Warta ibaiaren beste aldean zeuden lurrak eta inguruko Śródka, Ostrówek eta Łacina herriak batu zitzaizkionean.

1806ko Poloniako matxinadan, soldadu eta zibil poloniarrek Napoleon Bonaparterekin bat egin zuten prusiarrak bertatik atera ahal izateko. Horrela, bada, 1807an Varsoviako dukerriaren parte bilakatu zen Poznango hiria. hala ere, Vienako Kongresuaren ostean, Polonia Handia Prusiaren eskuetan geratu zen berriz eta Poznan Posen dukerri handiaren hiriburu bilakatu zen. Geroago Alemaniar Inperioaren parte bilakatu zen 1871ko alemaniar estatuen bateratzearekin.

Gerra Handian Alemaniar enperadoregoak izan zuen porrotaren ondoren, Wielkopolskaren matxinada jazo zen 1918 eta 1919an, Poznan hiria eta inguruko lurrak askatuz horrela.

Bigarren Mundu Gerran, nazien okupazioa oso modu gogorrean bizi zuten Poloniarrek eta 1945ean, Adolf Hitlerrek Festung bezala aldarrikatu zuen Poznango hiria. Berlin eta Varsovia hirien bitartean dagoenez kokatua, Armada Gorriak Poznan setiatu zuen horrela Poznango batailan Alemaniaren erasoari aurre egiteko. Poznango gotorlekuan bukatu zen bataila eta hiria guztiz suntsitua geratu zen eraso horren ondoren. Bigarren Mundu Gerraren ostean, Poznan izan da Wielkopolskaren hiriburua baina eskualdearen mugek hainbat aldaketa jaso dute 1957, 1975 eta 1999 urteetan.

1956ko ekainaren 28 eta 29ko segurtasun indarren kontrako langile mugimenduak egungo gertaera garrantsitsuenetarikoak izan dira Poznango historian.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu klimatikoak (Poznań)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 15.0 16.6 24.1 30.0 34.0 36.2 38.2 37.7 34.1 27.3 20.2 16.8 38.2
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 2.3 2.9 8.3 13.6 19.4 22.1 24.6 24.5 19.3 13.9 6.7 3.2 13.4
Batez besteko tenperatura (ºC) -1.2 -0.7 4.0 9.8 14.9 18.2 20.1 19.8 15.3 9.9 4.4 0.2 9.6
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -28.5 -27.6 -21.3 -6.8 -3.0 1.1 4.7 3.0 -3.8 -6.9 -15.2 -22.4 -28.5
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -4.6 -4.3 -0.3 6.0 10.3 14.3 15.5 15.1 11.3 5.9 2.1 -2.8 5.7
Pilatutako prezipitazioa (mm) 25 23 30 38 45 62 70 58 35 39 37 30 492
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 14 12 11 9 11 12 13 13 9 12 14 12 142
Eguzki orduak 56 67 118 179 230 237 236 229 171 122 55 40 1740
Hezetasuna (%) 81 82 75 68 63 68 70 72 74 77 80 82 74
Iturria: Polish Central Statistical Office

Pertsonaia ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irudiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Poznań Aldatu lotura Wikidatan


Geografia
Polonia
Artikulu hau Poloniako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.