Port Said

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Port Said

Port Said
Port Said bandera

Port Said armarria

Herrialdea  Egipto
Probintzia Port Saideko eskualdea
Koordenatuak

31°15′N 32°17′E / 31.250°N 32.283°E / 31.250; 32.283Koordenatuak: 31°15′N 32°17′E / 31.250°N 32.283°E / 31.250; 32.283

Port Said non dagoen adierazten duen Egipto-ko/-go/-eko mapa
Port Said
Eremua 1.351,1 km²
Biztanleria 603.787 bizt.
Dentsitatea 446,89 bizt./km²
Sorrera 1859
www.portsaid.gov.eg

Port Said (Egiptoko arabieraz: بورسعيد Borsaʿīd edo Porsaʿīd, boɾ.sæˈʕiːd, poɾ.sæˈʕiːd ahoskatua) [1] itsasportudun Egiptoko hiri bat da, herrialdearen ipar-ekialdean dagoena. Gainera, izen bereko gobernazio bat da, Port Saideko gobernazioarena, alegia. Bertan, Suezko kanalerako sarbidea dago, Mediterraneotik.

Hiriaren biztanleria, 2006an, 469.533 pertsonakoa zen, eta 2007an 554.757koa.

Egiptoko hiririk ederrenetakoa da, eta antzinako etxe mordoa du, XIX. mendekoak, euren fatxadatan balkoi handiak erakusten dituztelarik. Kanalaren beste aldean, Port Fouad herria dago. Herri honekin elkartuta dago, eta, bien arteko komunikazioa, dohaineko transbordadoreekin egiten da.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Port Saiden ekonomiaren oinarria, arrantzan, industria kimikoetan, janarien eskulangintzan eta zigarroen elaborazioan dago. Port Saidetik, egiptoar produktuen zati handi bat esportatzen da, kotoia eta arroza, adibidez. Gainera, kanala zeharkatzen duten ontzientzat, erregaiz betetzeko estazioa da. Port Said, gainera, eremu franko bat ere bada, baita, egiptoar askorentzat, udako bizitoki ere.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu klimatikoak (Port Said)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 17.4 17.9 19.4 22.5 25.1 28.2 30.0 30.3 28.8 26.7 23.0 19.4 24.0
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 11.1 11.7 13.4 16.3 18.8 21.1 23.7 24.2 23.3 21.3 17.5 12.8 18.0
Pilatutako prezipitazioa (mm) 18 12 12 5 4 0 0 0 3 8 7 16 85
Iturria: Climate Charts [2]

Barrutiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Al-Ganoub
  • Al-Zohour
  • Al-Dawahy
  • Al-Sharq
  • Al-Manakh
  • Al-Arab

Herri eta hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Port Said Aldatu lotura Wikidatan