Ptolomeo XIII.a

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Ptolomeo XIII.a Teos Filopator (grezieraz Πτολεμαίος Θεός Φιλοπάτωρ) Egiptoko ptolomeotar dinastiako faraoia izan zen K. a. 51 eta K. a. 47 artean.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ptolomeo XII.a Auletesen semea, hamar urte baino ez zituenean, bere aita hil ondoren tronua heredatu zuen, bere arrebarekin batera, Kleopatra VII.a ospetsua, norekin Potinoren tutoretzapean ezkondu zen. Kleopatrak tronua berak bakarrik okupatzeko asmoa zuen, bere lehen ministroa zen Dioketesen laguntzarekin, bere ama eta ahizparen eredua jarraituz.

K. a. 48an, Potino eunukoa Kleopatra tronutik kentzen saiatu zen, bi neba-arreben arteko gerra abiaraziz. Egoera honetan iritsi zen Ponpeio Egiptora, Julio Zesarrek Farsaliako guduan garaitua. Potinok, Zesarrekin adiskidetzeko eta honen laguntza lortzeko Kleopatraren aurkako gerran, Ponpeio hiltzea agindu zuen, han ezarrita zeuden erromatar soldaduek burua moztu ziotena, baina jada Erromaren edo erromatar jeneralen baten agindurik jarraitzen ez zutenak.

Baina Zesarrek ez zuen Potinok eta Ptolomeok espero bezala erreakzionatu, eta lehena hilarazi zuen, Kleopatra erregina bezala berrezarriz, Ptolomeori Zipre uhartea eskainiz. Honen aurrean, Ptolomeo armetan altxa zen, eta Zesarrek hogei mila soldaduko armada bat antolatu zuen Alexandria setiatzeko. Zesarrek setioa garaitu zuen, baina ontzien sua hirira hedatu zen, Alexandriako Liburutegiaren zati bat errez. Azkenik garaitua, bere ihesean Nilon ito zen.


Aurrekoa
Ptolomeo XII.a eta Kleopatra VII.a
Egiptoko faraoia Kleopatra VII.arekin
K. a. 51-K. a. 47
Ondorengoa
Kleopatra VII.a eta Ptolomeo XIV.a