Alexandriako Liburutegia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Septuaginta edo Hirurogeitamarren Bibliaren zatia, hebreeratik itzulia Alexandrian.

Alexandriako Errege Liburutegia edo Alexandriako Antzinako Liburutegia, bere garaian, munduko liburutegirik handiena izan zen. Alexandro Handiak Egipton sortutako Alexandria hirian kokatua, uste denez, K. a. III. mendearen hasieran sortu zuen Ptolomeo I.a Soter faraoiak, baita 700.000 liburu inguru izan zituela ere. Bibliotheca Alexandrina izeneko liburutegi berri bat, UNESCOk bultzatua, 2003an inauguratu zen hiri berean.

Alexandriako Liburutegiaren suntsipena, mendebaldeko zibilizazioaren misteriorik handienetako bat da. Ez dago lekukotza zehatzik bere alderik funtsezkoenei dagokienez, eta ez dira Museoaren hondakinak aurkitu, Alexandriako Serapeumekoak oso urriak direlarik. Hala ere, erabat ziur esan daiteke Ptolomeotar dinastiak sortutako Liburutegi Handiak, K. a. 48ko Alexandriako Gerran kalterik ez zuela jasan, eta, ziuraski, arabiarren inbasioaren garaian, jada desagertua zegoela, garai honetan, Omar kalifak, milaka liburu suntsitzea agindu zuelarik. Kristau eta musulmandarren erruetatik aparte, liburutegiaren amaiera, III. edo IV. mendeko zehaztu gabeko une batean kokatu behar da, beharbada 273an, Aureliano enperadoreak, hiria hartu eta arpilatu zuenean, edo 297an, Diokleziano enperadoreak beste horrenbeste egin zuenean. Serapeumeko liburutegi-alaba, Liburutegi Handiaren ondorengoa, 391n espoliatua edo, gutxienez, hustua izan zen, Teodosio Handia enperadoreak, Ptolomeotarren hiriko tenplu jentil guztiak suntsitzea agindu zuenean.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alexandriako Liburutegia Aldatu lotura Wikidatan