Red Dawn

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Red Dawn
Datuak
Jatorrizko izenburua Red Dawn
Izenburua euskaraz Egunsenti Gorria
Urtea 1984
Estreinaldia 1984ko abuztuaren 10a
Generoa akzioa, abentura, zientzia-fikzioa, gerra
Herrialdea Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak
Iraupena 114 minutu
Aurrekontua 4,2 milioi dolar
Banatzailea MGM/UA Entertainment Co.
Zuzendaria
John Milius
Ekoizleak
Buzz Feitshans, Barry Beckerman, Sidney Beckerman
Gidoilariak
John Milius, Kevin Reynolds
Aktoreak
Patrick Swayze
Charlie Sheen
C. Thomas Howell
Lea Thompson
Darren Dalton
Jennifer Grey
Harry Dean Stanton
Musikagileak
Basil Poledouris
Argazkilariak
Ric Waite
Jatorrizko hizkuntza
ingelesa

Red Dawn (euskaraz Egunsenti Gorria) 1984ko John Milius estatubatuar zinema zuzendariaren akziozko filma bat da. Bertan, Patrick Swayze, Charlie Sheen, C. Thomas Howell, Lea Thompson, Darren Dalton, Jennifer Grey eta Harry Dean Stanton aktoreek antzeztu zuten.

Filma Gerra Hotzaren azken txanparen garaian filmatua izan zen, AEBtan Ronald Reagan presidentearen agintaldia eta Sobietar Batasuna "Gaiztakeriaren Inperioa" zelako siniskera puri-purian zegoela, eragin hau filman argi ikus daiteke.

2012an filma honen izen berdineko Red Dawn berregokitzapena filmatu zen.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egun arrunt batez, sobietar eta kubatarrez osatutako gudaroste bat AEBtako Colorado estatuko herri txiki batean lurratu, inbaditu eta suntsitu egiten dute, Hirugarren Mundu Gerra abian jarriz. Espiritu abertzale handian duen Wolverines ("Otsokumeak") izeneko herriko gazte-talde bat handik ozta-ozta ihes egitea lortu eta kontraeraso arin bati ekingo diote.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mapa de los hechos descritos en la película:
Azul: Los Estados Unidos y sus aliados de Canadá, Reino Unido y la República Popular de China.
Rojo: La Unión Soviética y sus aliados.
Verde: Los países neutrales de Europa Occidental.
Los puntos rojos indican algunas posiciones clave, como Washington D.C., Omaha (Nebraska), Kansas City (Misuri), y Pekín (China), que fue retirado de las bombas atómicas.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Red Dawn Aldatu lotura Wikidatan