Ricardo Zamora
Wikipedia(e)tik
Ricardo Zamora espainiar futbolaria (Bartzelona, 1900 - Bartzelona, 1978). Atezaina zen. Anberesko Olinpiar Jokoetan (1920) egin zen ezagun, eta harrezkero ospe handia izan zuen nazioartean. Guztiz ikusgarria zen jokaldietan. 1920tik 1936ra, 46 aldiz jokatu zuen nazioarteko partidetan. Hortik aurrera, zenbait futbol-taldetako zuzendari izan zen, Espainiako taldekoa, besteak beste.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
