1920ko Udako Olinpiar Jokoak
Wikipedia(e)tik
| Anberesko Udako Olinpiar Jokoak 1920 |
|
|---|---|
| Hiria | |
| Estatu partehartzaileak | 29 |
| Hasiera | Apirilaren 20a |
| Bukaera | Irailaren 12a |
| Atleta kopurua | 2.626 |
| Estadioa | Olympisch Stadion |
| Kirolak | 22 |
1920ko Olinpiar Jokoak, Lehen Mundu Gerraren ondoren ospatu ziren lehen olinpiar jokoak izan ziren. Hau, Aro Modernoko Udako Olinpiar Jokoen VII. edizioa izan zen. Olinpiar Joko hauek, ia sei hilabeteko iraupena izan zuten, apirilak 20 eta irailak 12 artean. Anberes belgikar herriak Amsterdam eta Lyon garaitu zituen hautaketan. Joko hauetan, 2.669 kirolarik parte hartu zuten, horietatik 2.591 gizonak eta beste 78ak emakumeak. 22 kirol eta 154 proba ospatu ziren. Joko hauek, Alberto I.a Belgikakoak inauguratu zituen.
Dominak [aldatu]
| Postua | Estatua | Urrea | Zilarra | Brontzea | Guztira |
|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 41 | 27 | 27 | 95 | |
| 2 | 19 | 20 | 25 | 64 | |
| 3 | 15 | 15 | 13 | 43 | |
| 4 | 15 | 10 | 9 | 34 | |
| 5 | 14 | 11 | 11 | 36 | |
| 6 | 13 | 9 | 9 | 31 | |
| 7 | 13 | 5 | 5 | 23 | |
| 8 | 9 | 19 | 13 | 41 | |
| 9 | 4 | 2 | 5 | 11 | |
| 10 | 3 | 9 | 1 | 13 |
Gertaerak [aldatu]
- Anberes, Olinpiar Joko hauen egoitza bezala aukeratua izan zen, Lehen Mundu Gerrako zaurituak ohoratzeko eta gerra honetan parte hartu zuten soldadu belgikarrengatik.
- Lehen aldiz, kirolarien Zin Olinpikoa egin zen, eta lehen aldiz igo zen bandera olinpikoa, hondo zuri batean, bost eraztun olinpikoak dituena.
- Lehen aldiz, parte-hartzaileek, jokoetan, Batzorde Olinpiko Nazionalen bidez bakarrik parte har zezaketen.
- Paavo Nurmi finlandiarrak, Finlandiar Hegalaria bezala ezaguna, bere debuta egin zuen Joko hauetan. Historiako kirolaririk hoberenetakotzat hartua izan da
- Nedo Nadi esgrimalari italiarrak, bere espezialitateko bost domina irabazi zituen, Italiako taldearen buru izan zelarik, ezpata eta sable espezialitateetan.
- Duke Kahanamokuk, Lehen Mundu Gerraren aurretik Estokolmoko Olinpiar Jokoetan egin zuen bezala, igeriketako 100 metrotako urrezko domina lortu zuen.
Kirolak [aldatu]
- Arku tiraketa
- Atletismoa
- Boxeoa
- Txirrindularitza
- Jauziak
- Hipika
- Esgrima
- Patinaje artistikoa
- Futbola
- Gimnasia
- Hockeya
- Izotz hockeya
- Pentatloi modernoa
- Poloa
- Arraunketa
- Errugbia
- Bela
- Tiroa
- Igeriketa
- Tenisa
- Sokatira
- Waterpoloa
- Halterofilia
- Borroka
| Aurrekoa 1916ko Berlingo Olinpiar Jokoak |
Aro Modernoko Udako VII. Olinpiar Jokoak 1920 |
Ondorengoa 1924ko Parisko Olinpiar Jokoak |
|
||||||||||||||||||