Robert Campin
Wikipedia(e)tik
Robert Campin (Izengoitia: Flemalleko Maisua; Valenciennes, 1378 - Tournai, 1444) flandestar pintorea izan zen. Flandriako pinturaren sortzailetako bat izan zen. Estilo gotikoaren hainbat ezaugarri bere egin zituen, baina errealitatea ahalik eta zehatzen azaltzeko ardura izan zuen. Van Eyck pintorearen eragin handia izan zuen. Lan ezagunenak Ama Birjinaren ezkontza (1420-1430), Jaiotza (1425), Berri ematea eta Ama Birjina eta Haurra.
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.