Roberto II.a Normandiakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 03:16, 16 azaroa 2014

Txantiloi:Agintari infotaula Roberto II.a Normandiakoa edo Roberto Curthose (Normandia, 1050 - Cardiffko gaztelua, Gales, 1134ko otsailaren 3a) Normandiako dukea izan zen 1087-1106 urteetan.

Bizitza

Gilen I.a Konkistatzailearen semea zen. Aitaren aurka matxinatu zen 1078. urtean. 1087an, aita hil ostean, Normandiako duke bilakatu zen. Ingalaterrako koroa lortzeko, Gilen II.a anaiaren aurka borroka egin zuen, baina garaitua izan zen. 1100ean, Roberto Lehenengo Gurutzadan zegoela, Gilen II.a hil zen eta Henrike I.a anaia koroatu zuten Ingalaterrako errege[1]. Itzuli zenean alferrik saiatu zen Henrike I.ari Ingalaterrako errege koroa kentzen. Henrike I.a Normandian lehorreratu zen eta Tinchebrayen Roberto garaitu ondoren, espetxeratu egin zuen. Cardiffko gazteluan gatibu zegoela hil zen[1].

Erreferentziak


Biografia Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
  1. a b Robert II Courteheuse Larousse.fr