Roberto II.a Normandiakoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Roberto II.a Normandiakoa
Roberto II.a Normandiakoa

1087 – 1106
Aurrekoa Gilen I.a
Ondorengoa Henrike I.a

Jaiotza 1050
Normandia
Heriotza 1134ko otsailaren 3a
Cardiffko gaztelua, Glamorgango jaurerria
Ezkontidea Sibila Conversanokoa
Gurasoak Gilen I.a Konkistatzailea (aita)
Mathilde van Vlaanderen (ama)

Roberto II.a Normandiakoa edo Roberto Curthose (Normandia, 1050 - Cardiffko gaztelua, Gales, 1134ko otsailaren 3a) Normandiako dukea izan zen 1087-1106 urteetan.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gilen I.a Konkistatzailearen semea zen. Aitaren aurka matxinatu zen 1078. urtean. 1087an, aita hil ostean, Normandiako duke bilakatu zen. Ingalaterrako koroa lortzeko, Gilen II.a anaiaren aurka borroka egin zuen, baina garaitua izan zen. 1100ean, Roberto Lehenengo Gurutzadan zegoela, Gilen II.a hil zen eta Henrike I.a anaia koroatu zuten Ingalaterrako errege[1]. Itzuli zenean alferrik saiatu zen Henrike I.ari Ingalaterrako errege koroa kentzen. Henrike I.a Normandian lehorreratu zen eta Tinchebrayen Roberto garaitu ondoren, espetxeratu egin zuen. Cardiffko gazteluan gatibu zegoela hil zen[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia Artikulu hau biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
  1. a b Robert II Courteheuse Larousse.fr