Rollon
Wikipedia(e)tik
Rollon buruzagi normandiarra eta Normandiako printzea izan zen 911-927 urteetan (927an hila). Norvegiarra zen jatorriz eta normandiar pirata-talde baten buru izan zen. Ingalaterrari eraso egin ondoren Walcherengo uhartera jo zuen. Raimbaud Frisiako kondea eta Raniero II.a garaitu zituen, eta Seinne ibaiaren bokalera abiatu zen ondoren. Lisieuxeko hiria hustu eta Parisko hiria setiatu zuen (892), eta Rouanen hartu zuen egoitza. Karlos III.a Sinplea Frantziako erregeak aurre egin zion Chartresko hiritik hurbil, eta hitzarmen bat egin zuten bi buruzagiek (Saint-Claire-sur-Epte). Rollonen esku geratu zen ordurako normandiarren mende zegoen Neustriako zati bat (911).
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.