Rosa Montero
Rosa Montero espainiar idazlea da (Madril, 1951). Lanbidez kazetaria da, eta lanbide horretan lan egin du hainbat komunikabidetan, Antena 3 irratian eta El País egunkarian besteak beste. 1980an Kazetaritza Sari Nazionala irabazi zuen. Hainbat eleberri idatzi ditu, kritikarien eta irakurleen onespena izan dutenak; hauek dira nagusiak: Crónica del desamor (1980, Maitasun-ezaren kronika), La función Delta (1981, Delta-funtzioa), Te trataré como a una reina (1984, Erregina bazina bezala hartuko zaitut), Amado amo (1988, Nagusi maitea), Temblor (1990, Dardara), Bella y oscura (1993, Ederra eta iluna) eta La hija del caníbal (1997, Kanibalaren alaba). Beste genero batzuk ere landu ditu, hala nola saiakera, biografia eta kazetaritza-artikuluak. Lan horien artean aipatzekoak dira: Cinco años de país (1982, Herrialdearen bost urte), La vida desnuda (1994, Bizitza biluzia), Entrevistas (1996, Elkarrizketak) eta Historia de mujeres (1997, Emakumeen historia). Horrez gainera, hainbat kontakizun labur idatzi ditu, Relatos urbanos (Hiri-kontakizunak) liburuan bilduak. Haur- eta gazte-literatura ere landu du: El nido de los sueños (1991, Ametsen habia), Las barbaridades de Bárbara (1997, Barbararen barbaridadeak) eta El viaje fantástico de Bárbara (1997, Barbararen bidaia fantastikoa). 1997an Eleberriaren Udaberri saria irabazi zuen La hija del Caníbal (Kanibalaren alaba) lanagatik, gaztarotik heldutasunerako aldaketa nola gertatzen den aztertzen duena. 1998ko da Amantes y enemigos (Maitaleak eta etsaiak) kontakizunez osatutako lana, gizonen eta emakumeen arteko harremanen zailtasunak aztertzen dituena. Sari ugari lortu ditu: La loca de la casa liburuarekin Qué Leer saria (2003) eta Grinzane Cavour saria Italian (2004); Historia del Rey Transparente eleberriarekin Qué Leer (2005) eta Mandarache saria (2007). 2010. urtean, Puerto Ricoko unibertsitatean Honoris Causa doktore izendatu zuten. Monteroren obra hogei hizkuntzatara itzulita dago.
Eduki-taula |
Obra[aldatu]
Eleberria[aldatu]
- Crónica del desamor (Debate, 1979)
- La función Delta (Debate, 1981)
- Te trataré como a una reina (Seix Barral, 1983)
- Amado amo (Debate, 1988)
- Temblor (Seix Barral, 1990)
- Bella y oscura (Seix Barral, 1993)
- La hija del caníbal (Espasa, 1997)
- El corazón del tártaro (Espasa, 2001)
- La loca de la casa (Alfaguara, 2003)
- Historia del Rey Transparente (Alfaguara, 2005)
- Instrucciones para salvar el mundo (Alfaguara, 2008)
- Lágrimas en la lluvia (Seix Barral, 2011)
Gazte-literatura[aldatu]
- El nido de los sueños (Siruela, 1991, 2004)
Haur-literatura[aldatu]
- Las barbaridades de Bárbara (Alfaguara Infantil y Juvenil, 1996)
- El viaje fantástico de Bárbara (Alfaguara Infantil y Juvenil, 1997)
- Bárbara contra el Doctor Colmillos (Alfaguara Infantil y Juvenil, 1998)
Kontakizunak[aldatu]
- Doce relatos de mujer (Alianza, 1982)
- El puñal en la garganta (Alfaguara, 1994)
- Amantes y enemigos. (Alfaguara, 1998)
- Las madres no lloran en Disneylandia (Relato, 1999)
- Cuentos del mar (Ediciones B, 2001)
Saiakera[aldatu]
- España para ti para siempre (AQ Ediciones, 1976)
- Cinco años de país (Debate, 1982)
- La vida desnuda (Aguilar, 1994)
- Historias de mujeres (Alfaguara, 1995)
- Entrevistas (Aguilar, 1996)
- Pasiones (Aguilar, 1999)
- Estampas bostonianas y otros viajes (Península, 2002)
- Lo mejor de Rosa Montero (Espejo de tinta, 2005)
- El amor de mi vida (Alfaguara, 2011)
Iritzi-artikuluak[aldatu]
- Iritzi-zutabeak ElPais.com web orrian
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.