Roy Eldridge

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Roy Eldridgeren erretratua

Roy David Eldridge, izengoitiz Little Jazz (Pittsburgh, Pennsylvania, AEB, 1911 - New York, AEB, 1989), Estatubatuar tronpeta-jotzailea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sei urterekin hasi zen eskolako orkestran bateria jotzen, baina berehala tronpeta jotzera pasatu zen. 1927an hasi zen tronpeta-jotzaile profesional gisa Oliver Muldoonen orkestran. Horren ondoren, bere taldea sortu zuen Roy Elliot izenpean.

1930. urtetik aurrera New Yorken bizi izan zen, baina Amerikan eta Europan zehar ibili zen musika jotzen. Musikari eta abeslari askorekin jo izan zuen: Louis Armstrong, Miles Davis, Sy Oliver, Chew Berry, Henry Red Allen, Ella Fitzgerald, Gene Krupa.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Roy Eldridge Aldatu lotura Wikidatan


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]