Roy Eldridge

Wikipedia, Entziklopedia askea
Roy Eldridgeren erretratua

Roy David Eldridge, izengoitiz Little Jazz (Pittsburgh, Pennsylvania, AEB, 1911ko urtarrilaren 30a - New York, AEB, 1989ko otsailaren 26a), Estatubatuar tronpeta-jotzailea izan zen.

Biografia

Sei urterekin hasi zen eskolako orkestran bateria jotzen, baina berehala tronpeta jotzera pasatu zen. 1927an hasi zen tronpeta-jotzaile profesional gisa Oliver Muldoonen orkestran. Horren ondoren, bere taldea sortu zuen Roy Elliot izenpean.

1930. urtetik aurrera New Yorken bizi izan zen, baina Amerikan eta Europan zehar ibili zen musika jotzen. Musikari eta abeslari askorekin jo izan zuen: Louis Armstrong, Miles Davis, Sy Oliver, Chew Berry, Henry Red Allen, Ella Fitzgerald, Gene Krupa.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Roy Eldridge Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak