Rudolf Steiner

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Rudolf Steiner.

Rudolf Steiner (Kraljevich, Austria-Hungaria —gaur egun Kroazia—, 1861 - Dornach, Suitza, 1925) austriar filosofoa izan zen. Hasieran teosofiaren jarraitzaile izan zen, baina joera hura alde batera utzi eta bere filosofia sistema moldatu zuen (1912), antroposofia deitu zuena. Steinerrek mundua pertzepzio espiritualaren ikuspuntutik edo zentzuekin loturarik ez duen adimen-maila batetik ulertu behar dela zioen, eta ez zentzuen bidez. Goetheren lan guztiak argitaratu zituen 1889-1896 bitartean; garai hartan idatzi zuen Die Philosopihie der Freitheit lana eta argitaratu zuen Magazin für Literatura aldizkaria. 1913an Goetheanum Zientzia Espiritualen Institutua sortu zuen, Waldorf pedagogia-eskolaren oinarria izan zena; Steinerren pedagogia- eta filosofia-teorietan oinarritu ziren 170 eskolatik gora.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Rudolf Steiner Aldatu lotura Wikidatan