Saaremaa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Saaremaa
Sorve itsasargia
Sorve itsasargia
Geografia
EE Saaremaa.PNG
Kokalekua Itsaso Baltikoa
Koordenatuak 58°25′N 22°30′E / 58.417°N 22.500°E / 58.417; 22.500Koordenatuak: 58°25′N 22°30′E / 58.417°N 22.500°E / 58.417; 22.500
Uhartedia Moonsund Uhartedia
Azalera 2673
Administrazioa
 Estonia
Konderria Saare konderria
Demografia
Biztanleria 39.231
Dentsitatea 13,5
Talde etnikoak estoniarrak

Saaremaa (danieraz: Øsel; errusieraz: Сааремаа; alemanez: Ösel; suedieraz: Ösel; letonieraz: Sāmsala; polonieraz: Sarema) Estoniako uharte nagusia da (finlandieraz Saarenmaa deritzo, eta "uhartearen lurraldea" esan nahi du). Itsaso Baltikoan dago, Hiiumaa uhartetik hegoaldera, Estoniako mendebaldeko kostaren aurrean. Hiriburua Kuressaare da.

Uharteak 2.673 km² ditu, eta 39.000 biztanle inguru. Saareko konderriko uharte nagusia da. Basoz estalia dago, eta puntu gorena 54 m-ko altitudean dago.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdi Aroan, Estoniako eskualderik aberatsena izan zen; estoniar itsaslapurren babesgunea zen. 1227an livoniarrek menderatu zuten. 1560an, Danimarkari saldu zioten, eta daniarren mende egon zen 1645 arte.

1645ean, Danimarkak Suediari eman zion, eta 1721ean, Errusiar Inperioak bereganatu zuen Nystadeko bakearen ondorioz.

XX. mendean, bitan hartu zuten alemanek. Lehen Mundu Gerran, 1917-1918 bitartean, eta 1941-1944 bitartean, Bigarren Mundu Gerran.

Kanpo-loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Saaremaa Aldatu lotura Wikidatan