Ezpataren Anaia Livoniarrak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ezpataren Anaia Livoniarrak

Ezpataren Anaia Livoniarrak (latinez Fratres militae Christi, literalki, Kristoren Armadaren Anaitasuna), Kristoren Zaldunak, Ezpataren Anaiak, Zaldun Ezpataeramaleak edo Livoniako Kristoren Milizia bezala ere ezaguna, 1202an, Alberto Buxhoevedenek, Rigako gotzainak (Livoniako Printze-Gotzaina) sortutako ordena militar bat izan zen, fraide-gerlari alemaniarrek (Livoniakoak) osatutakoa. Nagusiki, zaldun tenplarioen estatutuetan oinarritua zegoen.

Ordenaren armarria

Sortu zenetik, ordenak, gotzaindegiaganako ustezko menpekotasuna ez zuen kontutan hartzen. 1218an, gotzainak, Danimarkako Valdemar II.a erregeari, ordenaren aurkako laguntza eskatu zion, baina erregeak, Anaitasunarekin adostasun bat lortu zuen eta Estonia iparraldea konkistatzeko probestu zuen.

Ordenaren kuartelak Viljandin (Fellin), egungo Estonian aurkitzen ziren, non gazteluaren harresiak oraindik zutik dauden. Beste gotorleku batzuk Zesis (Wenden), Sigulda (Segewold) eta Aizkraukle (Ascheraden) ziren. Viljandi, Kuldiga (Goldingen), Aluksne (Marienburg), Tallinn (Reval)eko komandanteak eta Paideko (Weissenstein) Bailioa, Ordenako Maisuaren bost partaideko kontseiluaren partaide ziren.

Ordenaren armarria

Letoniako historia
Knight livonia.png

Ordenaren Maisuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Livoniako Maisuak (Ordena Teutonikoa)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ezpataren Anaia Livoniarrak Aldatu lotura Wikidatan