San Andres faila

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
San Andres failaren airetiko argazkia, Carrizo ordokian.


San Andres failaren mapa. Geziek plaka tektonikoen mugimendua erakusten dute.

San Andres faila edo San Andresko faila Ipar Amerikako eta Ozeano Bareko plaken arteko muga transformatzailean dagoen faila bat da. Urratze faila da (bereizten dituen plaka tektonikoek mugimendu horizontala dute), eta gutxi gorabehera 1.300 kilometro luze da. Kalifornia zeharkatzen du (Mexikoko Kalifornia Beherea estatua eta Ameriketako Estatu Batuetako Kalifornia estatua), gutxi gorabehera ipar-hego norabide orokorra duela. Oso faila ezaguna da, lurrikara handiak sortu dituelako eta lurrikara horiek kalte ugari eragin dutelako.

Sistema hau faila edo segmentu txikiagoetan dago banatuta. Hegoaldean aipagarriak dira San Jacinto, Imperial eta Cerro Prieto. Hegoaldean San Andres faila Kaliforniako golkoan amaitzen da. Ozeano Bareko plaka Kaliforniako golkotik San Andres failaren iparralderantz doanez, 50.000 urtetan Kaliforniako penintsula Mexikotik bananduko dela aurreikusi da (6 cm banantzen da urtean) eta iparralderantz mugituko dela. 50 milioi urteren buruan Alaska aurrean egongo dela kalkulatu da.

Kaliforniako penintsula faila honen ondorioz sortu zela diote. Fenomeno beraren ondorioz Los Angeles eta San Franciscoko badia (failaren alde banatan daude) elkartzen ari dira, urteko 4,5 cm-ko abiaduraz. Begi hutsez mugimendu hori ezin da hauteman, baina kalteak egin ditu hainbat ingeniaritza lanetan, adibidez akueduktuetan, zubietan, errepideetan eta etxeetan.

Azken gertakariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2008ko otsailaren 8an 5.4 magnitudeko(Richter eskalan) lurrikara egon zen goizeko 11:40an, Mexicalin, Behe Californian.2008ko otsailaren 11an 10:29etan Mexicalin 5 magnitudko lurrikara egon zen, Cerro Prieto sumendian.Egun horretan bertan 20:32etan 5.1 magnitudeko lurrikara bat egon zen,Cerro Prieton bertan, eta otsailaren 8tik otsailaren 22ra arte 600 erreplika inguru neurtu ziren Mexicalin.Azkenengo lurrikara esanguratsu edo gogorra, 5.7magnitudekoa, sumendi horren ondoan izan zuen epizentroa.
  • 2008ko uztailaren 29an 11:47etan 5.4 magnitudeko lurrikara gertatu zen Los Angelesen.
  • 2009ko abenduaren 30ean 5.9 magnitudeko lurrikara bat gertatu zen Mexicalin eta 35 segundu iraun zuen eta Tecaten, Tijuanan, Mexicalin, Ensenadan, Caléxicon, San Luis Río Coloradon eta El Centron. Egun horretan bertan 5.1 magnitudeko erreplika bat neurtu zen, nahiz eta ez ziren erregistratu kalte ezta galera materialik.
  • 2010eko apirilaren 4ean, igandean, 7.2 magnitudeko lurrikara gertatu zen , epizentroa Laguna Saladan zuelarik (Mexicali eta San Felipe artean).233 zauritu egon ziren eta 2 hildako. Lurrikara Estatu Batuetako Hegoaldeko hainbat hirietan nabaritu zen, hala nola
  • San Diego, Phoenix, Las Vegas, Los Angeles, eta baita Tijuana, Playas de Rosarito, Tecate eta Ensenadako iparraldean(Behe Californian) 7.0 magnitudearekin, San Luis Río Colorado eta Puerto Peñascon (Sonoran).4 erreplika gogor erregistratu ziren, horietako 3 egun berean , 5,3, 5,1 eta 5,7 magnitudekoak eta 5.5 ,magnitudeko beste bat apirilaren 8an.
  • 2010eko urriaren 20an 11:53ean 6.9 gradutako magnitudeko lurrikara gertatu zen Culiacán eta Los Mochis, La Paz eta inguru hauetako beste leku batzuetan.
  • 2011ko irailaren 19an Guatemalan, El Salvadorren eta Hondurasen mugimendu gogorrak nabaritu ziren, eta leku kaltetuena Santa Rosa izan zen , Guatemalako departamentuan, 3hildako eta 12 desagertuekin.
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: San Andres faila Aldatu lotura Wikidatan