Getaria (Lapurdi)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Getaria

 Lapurdi
Getariako pilotalekua eta Herriko Etxea.
Getariako pilotalekua eta Herriko Etxea.

Getariako armarria

Izen ofiziala Guéthary
Estatua
Eskualdea
Departamendua
Barrutia
Kantonamendua
Frantzia
Akitania
Pirinio Atlantikoak (64)
Baiona
Donibane Lohizune
Alkatea Albert Larrousset (2008-2014)
Herritarra getariar
Koordenatuak 43°25′N 1°26′W / 43.417°N 1.433°W / 43.417; -1.433Koordenatuak: 43°25′N 1°26′W / 43.417°N 1.433°W / 43.417; -1.433

Getaria kokapena lapurdi.jpg

Eremua 1,4 km2
Garaiera 0-73 m
Distantzia 15 km Baionara
Posta kodea 64210
INSEE kodea 64249
Biztanleria 1.322 bizt
Dentsitatea 944,29 bizt/km²
Sorrera 1633
http://www.guethary-france.com/

Getaria Lapurdiko udalerria da, Lapurdi Itsasegian kokatua.

Eduki-taula

[aldatu] Geografia

Lapurdiko kostaldeko udalerria da, Donibane Lohizuneko kantonamenduan. Muga hauek ditu: iparraldean, Kantauri itsasoa eta Bidarte; ekialdean, Bidarte; mendebalean, Kantauri itsasoa eta Donibane Lohizune, eta hegoaldean, Ahetze eta Donibane Lohizune.

[aldatu] Gizartea

Bertako euskalkia lapurtera da eta euskaldunak % 22 dira. Turismoa da bertako ekonomia jarduera nagusia.

[aldatu] Historia

Portu bat bazegoen Getarian erromatarren garaian, azken urteotan eginiko aurkikunde batek erakusten duen bezala. 1193. urteko dokumentu batean aipatzen da lehen aldiz Getariako herria. Herri arrantzalea izan da Lapurdiko Getaria eta balearen arrantzan nabarmendu zen XIII-XV. mendeetan. Atalaia, piraten eta baleen begiratoki moduan izan zen erabilia. Baleak ikusten zituztenean, traineruetara jo eta bere atzean joaten ziren; piraten erasoak pairatzean, aldiz, Ahetzerako bidean dagoen Ostalapia baserrian (Donejakue Bidean) hartzen zuten babesa.

Hasieran, Getaria Bidarteren zati zen [1]. Nolabaiteko autonomia 1580. urtean lortu zuen eta 1633. urtean udalerri independente bihurtu zen [2].

Frantziako Louis XIV.a udalerritik igaro zen Donibane Lohizunera ezkontzera zihoala. Zenbait mende geroago, armada naziak egingo zuen, Hendaian Franco eta Hitlerren bilerara joateko.

Getariko hondartza eta itsaslabarraren ikuspegi panoramikoa.

Getaria, bainuetxe-toki bihurtu zen, bere hondartza eta algei esker eta 1959. urtetik aurrera, surf egiteko lekua ere bada, Biarritz eta Donibane Lohizuneren artean duen posizio estrategikoa dela-eta.

[aldatu] Auzoak

  • Behereta
  • Elizaldea
  • Haizpuru
  • Kostaldia

[aldatu] Demografia

Herriko etxearen xehetasuna.
Biztanleriaren bilakaera
1793 1800 1806 1821 1831 1836 1841 1846 1851
355 308 306 348 436 522 600 602 605
1856 1861 1866 1872 1876 1881 1886 1891 1896
606 682 613 604 576 585 612 591 584
1901 1906 1911 1921 1926 1931 1936 1946 1954
649 669 719 724 789 866 856 893 903
1962 1968 1975 1982 1990 1999 - - -
1.036 1.034 965 1.042 1.105 1.284 - - -


[aldatu] Ondasun nabarmenak

  • San Nikolas elizak XVI. mendean du jatorria. XV. mendeko prozesiotarako gurutzea du.
  • Talaia, monumentu izendaturik dagoena.
Atalaia

[aldatu] Getariar ospetsuak

Herrian jaiotakoez gain, XX. mendean arte desberdinetan gailendutakoen artean Getariak hartu zuen ospeak sona handiko hainbeste lagun erakarri zituen; haietako asko bertan urte luzez bizi edota bertan hil eta lurperatuta daude.

[aldatu] Erreferentziak

  1. Paul Raymond, Dictionnaire topographique Béarn-Pays basque
  2. Pirinio Atlantikoetako departamentu-artxiboak, G 148

[aldatu] Kanpo loturak

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Getaria (Lapurdi)
Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa


Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak