Saint-Moritz

Wikipedia(e)tik
Sankt Moritz» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Saint-Moritz

Saint-Moritz
Saint-Moritzeko bandera

Saint-Moritzeko armarria

Estatua SuitzaSuitza
Kantonamendua Grisonia
Koordenatuak

46°29′N 09°50′E / 46.483°N 9.833°E / 46.483; 9.833Koordenatuak: 46°29′N 09°50′E / 46.483°N 9.833°E / 46.483; 9.833

Saint-Moritz non dagoen adierazten duen Suitza-ko/-go/-eko mapa
Saint-Moritz
Eremua 28,69 km²
Garaiera 1822 m
Posta kodea 7500
Biztanleria 5.206 bizt. (2011)
Dentsitatea 181,46 bizt./km²
Telefono aurrizkia 081
http://www.stmoritz-gemeinde.ch

Saint-Moritz[1] (alemanez: St. Moritz edo Sankt Moritz; frantsesez: Saint-Moritz; erretorromanieraz: San Murezzan; italieraz: San Maurizio), Suitzako komuna edo udalerria da, Grisonia kantonamenduan dagoena, Maloja barrutian, Engadin ibarrean. 2011. urtean 5.029 biztanle zeuden.

Inguruan eski-estazio ospetsuak daudenez, turismo-gune garrantzitsua da. Besteak beste, 1928ko Neguko Olinpiar Jokoak, 1948ko Neguko Olinpiar Jokoak eta 2003ko Munduko Eski Alpetar Txapelketa egin ziren Saint-Moritzen.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Engandin Garaiko eskualdean dago Saint-Moritz, Eno ibaiaren ertzean. Udalerrian hainbat herri daude: St. Moritz-Dorf, St. Moritz-Bad, Suvretta eta Champfer (azken horren zati bat Silvaplana udalerrikoa da).

Mugak: iparraldera Samedan eta Celerina/Schlarigna udalerriak ditu; hego-ekialdera, Samedan udalerriko beste zati bat; hegoaldera eta hego-mendebaldera Silvaplana udalerria; eta ipar-mendebaldera Bever.

Eski-estazioa bitan banatuta dago: St. Moritz-Dorf inguruan herrigunea dago, eta St. Moritz-Bad Eno ibaia Saint-Moritz aintzirara heltzen den lekuan dago, alderdi modernoena, hotel berrienak eta bainuetxeak dauden lekua.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu klimatikoak (Samedan)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) -2.2 -0.2 2.7 6.4 11.7 15.5 18.4 17.7 15.1 10.8 3.5 -1.5 8.2
Batez besteko tenperatura (ºC) -9.4 -8.2 -3.9 0.8 5.5 8.9 11.2 10.5 7.6 3.2 -3.4 -8.2 1.2
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -18 -17.2 -11.9 -5.5 -1.1 1.5 3 2.8 -0.1 -4.2 -10.6 -16.1 -6.5
Pilatutako prezipitazioa (mm) 30 25 31 44 81 87 89 99 72 59 54 31 700
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 6.1 5.3 6.2 7.4 10.3 10.7 10.4 11.5 7.3 6.9 7.1 6.3 95.5
Iturria: MeteoSchweiz [2]

Senidetutako hiriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Saint-Moritz Aldatu lotura Wikidatan