Sarabanda

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Sarabanda konpas hirutarrean idatzitako dantza motel bat da, eta bigarren eta hirugarren mugimenduak sarri lotuta joateagatik bereizten da, alternatiboki beltz eta zurizko erritmo bereizgarri bat emanez. Zuriak, dantzako pauso tarrasatuak dira.

Zarabandaren lehen ebidentziak Erdialdeko Amerikan daude: 1539an zarabanda izeneko dantza bat Panaman Fernando Guzman Mexiak idatzitako olerki batean aipatzen da. Dirudienez dantza hau espainiar kolonietan ospetsu egin zen, Ozeano Atlantikoa zeharkatu eta Espainiara iritsi aurretik. 1583an bere lizunkeriagatik debekatu zen arren, sarri aipatu zen garai hartako literaturan (Miguel de Cervantes eta Felix Lope de Vegaren lanetan esate baterako).

Ondoren, barroko garaian suiteko mugimendu tradizional bihurtu zen. Zarabanda barrokoa, jatorrizko espainiarra baino motelagoa izaten da dantza latindarren europar gortetar interpretazioa jarraituz. Zarabanda XX. mendean berpiztu zuten Claude Debussy eta Erik Satie bezalako konposatzaileek eta, beste estilo batekin, Vaughan Williamsek (Joben) eta Benjamin Brittenek (Simple Symphonyn).

Beharbada zarabandarik ezagunena egile ezezagunekoa den Folia da, honen melodia zenbait konposatzaileren lanetan agertzen delarik Claudio Monteverdi eta Arcangelo Corelliren garaitik egundaino.

Stanley Kubrickek Georg Friedrich Handelen zarabanda bat erabili zuen Barry Lyndon izeneko bere filmaren soinu bandan.