Arcangelo Corelli

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Arcangelo Corelli
Arcangelo Corelli
Datu pertsonalak
Izen osoa Arcangelo Corelli
Ezizena Arcomelo Erimanteo
Jaio 1653ko otsailak 17
Fusignano (Italia)
Hil 1713ko urtarrilak 8
Erroma (Italia)

Arcangelo Corelli (Fusignano, gaurko Ravenako probintzia eta Emilia-Romagna eskualdea, 1653ko otsailaren 17a-Erroma, 1713ko urtarrilaren 8a), biolin-jotzaile eta barroko garaiko musika-konposatzaile italiarra izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fusignanoko familiarik garrantzitsuenaren semea eta Alexandro VIII.a aita santuaren iloba zen. Haurtzarotik, biolina jotzen ikasten du bere jaioterrian eta beste hiri batzuetan. Erroman, berebiziko ospea lortuko zuen biolin-jotzaile bezala, bere konposaketa teknika Kristina Suediakoarekin hobetzen zuen bitartean, honen babespean, bere oparotasunik handiena lortu zuelarik.

Arcangelo Corelli. Jan Frans Douvenek eginiko erretratua

1682an, San Luigi dei Francesiko kaperako orkestrako lehen biolin-jotzaile bihurtu zen. 1710ean, Congregazione dei Virtuosi de Santa Cecilian sartu zen, Arcomelo Erimanteo ezizena hartu zuen urte berean. 1700erako, Corelli, jada, Palazzo della Cancilleriako lehen biolin-jotzailea eta kontzertu zuzendaria zen. Bere ospea hain zen handia, 1706an, Arcadiako Akademian sartu zela, garai hartan ohore handia zena, bertan, Domenico Scarlatti ezagutu zuelarik. Bi urte beranduago. Georg Friedrich Händel ezagutu zuen. 1713ko urtarrilaren 8an hil zen Erroman, Santa Maria della Rotonda elizako panteoian lurperatua izan zelarik.

Corelli, sonata aurreklasikoaren aitzindari handienetakotzat hartzen da eta concerto grossoaren ordezkaririk nagusiena. Corelliren musikak eragin handia izan zuen Alemaniako konposatzaileen artean, bereziki Johann Sebastian Bach eta Händelengan. Joseph Haydnen lanen ondoren, Corelliren lanak izan ziren bere garaiko argitaratuen eta berrargitaratuenak.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere ganbera musikako lanen artean, honako hauek daude:

  • 10 sonata hirukotean bi biolin eta biolontxelo batentzako, opus 1 (1681)
  • 18 sonata hirukotean bi biolin, biola bat eta biolontxelo edo klabikordioarentzako, opus 2 (1685)
  • 12 sonata hirukotean bi biolin eta txirula batentzat, opus 3 (1689)
  • 25 sonata hirukotean bi biolin, biola eta klabizenbaloarentzat, opus 4 (1694)
  • 12 sonata biolin, biolontxelo eta klabizenbaloarentzako, opus 5 (1700)-(12.a La Folia izenekoa)
  • 11 bariazio La Foliari buruz.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Arcangelo Corelli