Savant sindromea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Savant sindromea edo Jakintsuaren sindromea hainbat ezgaitu fisiko edo mentalek informazioa barneratzeko edo kalkulu eragiketa harrigarriak egiteko gaitasuna da. Izena frantsesetikoa da, savant hitzak jakintsu esan nahi baitu, baita ere aparteko artistak izendatzeko erabilia.

Savant-en trebeziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gehienbat, lau esparrutan ikusten ditugu banatuta:

  • Artea: musika, pintura eta eskulturan gailentzen dira, pianojole bereziak, pintore edo eskultore apartak.
  • Datak: Egutegi osoak memoriza ditzakete eta egun bakoitzeko datuak jakin ere bai.
  • Kalkulu matematikoa: Bat-bateko kalkulu konplexuak egiteko gaitasuna dute, prezisio handiz, gainera, zenbaki primoak atera, zatiketak egin 100 hamartar emanez...
  • Abilezia mekaniko eta espazialak: distantziak kalkulatu inongo tresnarik erabili gabe, maketak egin, mapak eta helbideak memorizatu...

Horretaz gaiz, bakanago bada ere, beste gaitasun berezi batzuk ere erakutsi ditzakete: hizkuntzak ikasteko abilezia, zentzumenen ezohiko garapena, erlojurik gabe debora zehaztasun handiz neurtzeko gaitasuna...

Jakintsuaren Sindromeari buruzko teoriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun, ezin dugu ziurtasun osoz esplikatu. Savant batzuei garuneko lesioak hauteman zaizkie; ez beste batzuei, ordea.

Neurologo batzuen ustean, jakintsuek eta savant-ek gogamen azpiprozesu berberak dituzte, garunaren guneren bati dagozkienak. Gaur egun, badakigu gehienok erabiltzen ditugun guneak ez dituztela erabiltzen.

Savant ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Raymond Babbit (Rain Man filmean ikus daitekeen fikziozko pertsonaia autista, Dustin Hoffman-ek interpretatua eta aktore hoberenaren oscarra lorrarazi ziona. Kim Peek da fikzioa inspiratu zuenaren egiazko savant-aren izena, Salt Lake City, Utahn bizi den iparramerikarra. Kim-ek azkartasun harrigarriaz irakurtzeko gaitasuna du, begi bakoitzarekin orrialde bat. Milaka liburu ditu memorizatuta eta ezagutzen esparrua oso zabala da: geografia, literatura, musika, historia… Gainera, Kim giza GPS-a dela esan dezakegu: AEBetako mapa guztiak buruan izanik, zehatz-mehatz esan ditzake zein kaletan dagoen zerbait edo nola iritsi haraino.
  • Daniel Tammet: π zenbakiaren hamartarrak memorizatzeko Europako errekorra dauka: 22.514 digito! Memoriari laguntzeko teknikarik gabe, π zenbakia paisaia bat bezala agertzen omen zaio Daniel Tamneti irudimenean. Bestalde, Islandiako hizkuntza zazpi egunetan ikas zezakeela frogatu zuen behin. Zazpi egunen buruan bertoko hizkeran elkarrizketa egin zuen Islandiako telebista batean.
  • Wolfgang Amadeus Mozart musikaren historia liburu askotan ikus daitekeen legez txiki-txikitatik musikarako dohain itzelak zituen Mozartek. Adimen anizkunaren teoriaren arabera, musikarako inteligentzia itzela zuen Mozartek baina inteligentziaren definizio zaharragoen arabera Mozart oso inteligentea zen eta historiako genio inteligenteen ranking haietan beti lehenengoen artean agertzen zen.

Kanpoko loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]