Scott Carpenter

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Malcolm Scott Carpenter
MalcolmScottCarpenter.jpg
NASAko astronauta
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Egoera hilda
Jaiotza 1925ko maiatzaren 1a
Boulder, Colorado Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza 2013ko urriaren 10a
Denver, Colorado Ameriketako Estatu Batuak
Beste lanbidea(k) Probatako pilotua, akuanauta
Graduazio militarra Komandantea (USN)
Denbora espazioan 4 ordu eta 56 minutu
Aukeratze-urtea 1959
Misioa(k) Mercury-Atlas 7
Misioaren entseina(k) Aurora 7 patch.png
Saria(k) Dfc-usa.jpg

Malcolm Scott Carpenter (Boulder, 1925eko maiatzaren 1a - Denver, 2013ko urriaren 10a) estatubatuar astronauta eta akuanauta zen. 1959an Mercury programarako hautatutako zazpi astronautetako bat zen. Carpenter Lurra orbitatu zuen bigarren estatubatuarra izan zen John Glennen atzetik, eta laugarren estatubatuarra espazioan Alan Shepard, Gus Grissom eta John Glennen atzetik.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Scott Coloradoko Boulder hirian jaio zen arren, bere bizitzako lehen bi urteak New Yorken pasa zituen. Bere gurasoak, Scott Carpenter eta Florence Noxon izenekoak, hara bizitzera joan baitziren aitak bertako Columbiako Unibertsitatean doktoreondoko ikerketa egiteko postu bat lortu zuelako. 1927ko udan, Scotten ama tuberkulosiak jota zegoela, ama eta biek Boulderrera itzuli behar izan zuten. Boulderren, amaren aldeko aitona-amonek hazi zuten Scott Boulder 1943. urtean Boulder High School-en graduatu zen arte.

Itsas armadaren hegazkinlaria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Graduatu ondoren, V-12 Navy College Training Programen onartu zuten hegazkinlari kadete (V-12) bezala, non Bigarren Mundu Gerraren amaiera arte entrenatu zuen. Gerra entrenamendua amaitu eta itsas-armadak Scott-i itsasoz haraindiko kokaleku bat esleitu baino lehen amaitu zen. Ondorioz, itsas-armadak betebehar honetatik liberatu zuen. 1945eko azaroan Boulderrera itzuli zen Coloradoko Unibertsitatean ingeniaritza aeronautikoa ikasteko. Bere ikasketen azken urtean, ez zen bero-transferentzia ikasgaiaren azken azterketara joan eta titulua lortzeko ikasgai bat gainditu beharrean geratu zen. Hala ere, Mercury hegaldiaren ondoren Coloradoko Unibertsitateak titulua eman zion astronauta bezala jasotako entrenamenduak bero-transferentzia ikasgaian egindako hutsa konpentzatzen zuela argudiatuz.

Ameriketako Estatu Batuetako Itsas Armadak Koreako Gerraren bezperan errekrutatu eta hegaldi-entrenamenduak jaso zituen. 1951an bere lehenengo ikuskatze misioa burutu zuen Lockheed P-2 Neptune hegazkinean. Geroago, Sobietar Batasuneko eta Txinako kostaldeen zainketa egin zuen.

1954an Ameriketako Estatu Batuetako Itsas Armadaren Probatako Pilotuentzako Eskolara bidali zuten, 13. klasera, Marylandeko Patuxent Ibaiko Itsasaireko Estaziora. Patuxenten jarraitu zuen 1957ra arte, Proba Elektronikoen Dibisioaren probatako pilotu bezala lan egiten. Ondoren, Montereyn izan zen Itsas Armadaren Eskolan. 1958an aireko inteligentziako ofizial izendatu zuten USS Hornet hegazkin-ontzirako.

NASAko jarduera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Scott-Carpenter Mercury-Atlas 7 misiorako entrenatzen.

1959an Mercury Programarako hautatua izan ondoren, Carpenter John Glennen ordezko pilotu izendatu zuten. John Glennek AEBtako lehen misio orbitala burutu zuen 1962ko otsailean Friendship 7 misioan. NASAk bigarren misio orbitala burutu behar zuen Deke Slayton pilotua arrazoi medikuengatik baztertu zuenean, Scott Carpenter hautatu zuen hura ordezkatzeko. Ondorioz, 1962ko maiatzaren 24an espazio-ontzira igo eta hiru bira eman zizkion Lurrari ia bost orduz iraun zuen Mercury-Atlas 7 misioan. Bere Aurora 7 espazio-ontziak 264 kilometroko gehieneko altuera eta 28.215 km/h-ko orbita-abiadura hartu zuen.

Bidaian zehar 5 esperimentutan egin zuen lan. Carpenterrek lagundu zuen John Glenek Mercury-Atlas 6 misioan ikusi zituen "ipurtargien" (fireflies) misterioa argitzen. Egia esan, "ipurtargi" horiek espazio-ontziaren inguruan zeuden likidoen partikula izoztuak zirenez, Scottek "izotz-euliak" (frostflies) izena jarri zien. Bestalde, Scott Carpenter izan zen espazioan janari solidoa jan zuen lehen astronauta estatubatuarra.

Carpenter ez zen inoiz espaziora itzuliko. 1963ko udazkenean itsas-armadaren SEALAB programan parte hartzeko astronauten taldea utzi zuen. Gainera, motozikletarekin izandako istripu batek besoko lesio larri bat utzi zion. Bere besoaren mugikortasuna berreskuratzeko egindako bi ebakuntzek (1964an eta 1967an) alferrekoak izan ondoren, ez zen gehiago hautagarri izango espazio hegaldietarako. 1967ko abuztuan NASA utzi zuen. Carpenterrek NASAn igaro zituen azken urteak astronauten etorkizuneko espazio-ibilaldietarako urpeko entrenamenduak garatzen aritu zen.

Ozeano ikerketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1964ko uztailean, Bermudan, Carpenterrek istripu bat izan zuen NASAtik irten eta itsas-armadaren SEALAB proiektura zihoanean. Istripu horrek besoko lesio iraunkor bat utzi zion. 1965an, SEALAB II proiekturako, 28 egun igaro zituen itsas hondoan bizitzen, Kaliforniako kostaldetik gertu. SEALAB II misioan zehar, eskorpioi arrain baten arantza pozoitsuek Carpenterri eskuineko hatz erakuslea zauritu zioten. 1969an itsas-armada utzi eta Sea Sciences, Inc. enpresa sortu zuen.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Scott Carpenter