Shepard
Freedom 7 kapsulan, jaurtiketaren aurretik
Alan Bartlett Shepard estatubatuar astronauta izan zen (East Derry, New Hampshire, 1923 - Kalifornia, 1988). Estatu Batuetako Itsas Gudarosteko Akademian graduatu zen, tenienteorde mailarekin, 1944an. Bigarren Mundu Gerran itsas armadan jardun zuen; ondoren graduazioak eskuratu zituen Marylandeko Patuxent River Itsas Pilotuen Eskolan, eta Rhode Islandeko Newport Gerrako Itsas Eskolan. 1959an, Estatu Batuetako armadako astronauten saila sortu zen, eta bera izan zen sail hartako lehenengo zazpi kideetako bat. Shepard izan zen, halaber, espaziora hegan egin zuen lehen estatubatuarra, 1961ean; Freedom 7 kapsula nanoan 15 minutuko hegaldia egin zuen 185 km-ko altueran, orbitaz beheko hegaldi batean. Osasun-arazoak zirela-eta, aldi batez erretiraturik egon ondoren, 1971n, Ilargirako hegaldia zuzendu zuen Apolo 14 ontzian, eta Ilargi gainean iraunaldi luzeena egitea lortu zuten, 33,5 orduko errekorrarekin. 1974an, utzi egin zuen astronauta-lanbidea.
|
Ilargia zapaldu duten astronautak |
|
Neil Armstrong (CDR, Apollo 11) • Buzz Aldrin (LMP, Apollo 11) • Pete Conrad (CDR, Apollo 12) • Alan Bean (LMP, Apollo 12) • Alan Shepard (CDR, Apollo 14) • Edgar Mitchell (LMP, Apollo 14) • David Scott (CDR, Apollo 15) • James Irwin (LMP, Apollo 15) • John Young (CDR, Apollo 16) • Charles Duke (LMP, Apollo 16) • Eugene Cernan (CDR, Apollo 17) • Harrison Schmitt (LMP, Apollo 17)
|
|
Erreferentziak [aldatu]