John Glenn

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
John Herschel Glenn Jr.
JohnGlenn.jpg
1998an
NASA - Astronauta
Herrialdea Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak
Egoera Erretiratua
Jaiotza 1921eko uztailaren 18a (93 urte)
Cambridge, Ohio, Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak
Lehenengo lanbidea(k) Hegazkinlaria
Alma mater Marylandeko Unibertsitatea
Graduazio militarra Koronela
Denbora espazioan 9 egun, ordu 2 eta 39 minutu
Aukeratze-urtea 1959
Misioa(k) Mercury-Atlas 6, STS-95
Misioaren entseina(k)
Friendship 7 insignia.jpg Sts-95-patch.png
Saria(k) Askatasunaren Domina Presidentziala
Ameriketako Estatu Batuetako Kongresuko Urrezko Domina

John Herschel Glenn, Jr. (Cambridge, Ohio, AEB, 1921eko uztailaren 18a -) estatubatuar politikari eta astronauta da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marylandeko Unibertsitatean egin zituen ikasketak, eta Bigarren Mundu Gerran eta Koreako Gerran parte hartu zuen, Estatu Batuetako marine-armadako kide gisa. 1957an, Los Angeles eta New York arteko eskalarik gabeko lehenengo hegaldi supersoniko kontinenteartekoa egin zuen. 1959an egin zen astronauta, eta, 1962an, Friendship 7 izeneko kapsulan bidaiatu zuen.

John Glenn izan zen, hain zuzen ere, lehenengo aldiz Lurraren inguruko orbita osatu zuen estatubatuarra. Hiru aldiz eman zuen Lurraren inguruan bira, bost orduan, eta, arazo asko izan zuen arren, itsasontzi batek jaso zuen azkenik espazio-ontzia ozeanora jausi ondoren.

1964an utzi zituen bertan behera espazioko programak, eta hurrengo urtean atera zen marineen taldetik. Harrezkero, politikan jardun du, baina sekula ez du galdu hegazkintzarekiko eta espazioko hegaldiekiko arreta. 1974an, Ohioko senatari hautatu zuten Alderdi Demokrataren aldetik, eta, 1980an, 1986an eta 1992an, berriro eskuratu zuen kargu hura. 1998an, 77 urte zituela, Discovery espazio-ontzian bidaiatu zuen. Orain arte espaziora joan den pertsonarik zaharrena da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: John Glenn Aldatu lotura Wikidatan


Biografia
Ohio
Artikulu hau Ohioko biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.