Sebastian Mendiburu

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Sebastian Mendiburu (Oiartzun, Gipuzkoa, 1708ko irailaren 2a - Bologna, Italia, 1782ko uztailaren 14a) euskal idazlea eta jesulaguna izan zen.

Eduki-taula

Biografia [aldatu]

Sebastian Mendiburu Oiartzunen jaio zen, 1708an. 1725ean sartu zen Jesusen Lagundian. Iruñean egin zituen Filosofia eta Teologia ikasketak. Nafarroako herri euskaldunetan ibili zen predikari eta misioak ematen. Hizlari fama handia lortu zuenez gero, «Euskal Zizeron» ezizena jarri zioten. Iruñeko gotzaiaren eskariz, Filosofiako eta Teologiako katedraduna izan zen. 1767. urtean, Karlos III.ak jesuitak Espainiatik bota zituenean, Italiara jo zuen beste jesuitekin batera, eta Bolonian hil zen 1782an, hirurogeita hamalau urte zituela.

Idazlanak [aldatu]

Mendiburuk zerabilen hizkera gipuzkera baino goi-nafarrera zen. Idazle gisa, Manuel Larramendiren eskolakoen artean sartua izan da. Izan ere, Larramendiren eragina norbaitengan antzematen bada Sebastián Mendiburu eta Agustin Kardaberaz egileengan da. Mendiburuk dantzak eta zezenketak ez zituen batere gogoko eta, ohiko erlijio gaiei buruz idazteaz gain, horri buruzko hainbat lan ere idatzi zituen. Estilo bikaina zuen. Hizkuntza ondo menperatzen zuen, zalantzarik gabe.

Bere lanen artean honakoak aurki ditzakegu: · ''Jesusen bihotzaren debozioa'' (Aita Croisseten liburuaren moldapena). · ''Jesusen amore nequeei dagozten cenbait otoitz gai''. · ''Kristau onaren biziera''. · ''Euskal Doktrina'' (Manuel Larramendi eta Agustin Kardaberazen laguntzarekin). · ''Hamar mandamentuen inguruko zenbait idazki'' (Manuel Larramendik zentsuratutako lana).

Bibliografia [aldatu]

Saiakera [aldatu]

Erlijioa [aldatu]

Erreferentziak [aldatu]

Kanpo loturak [aldatu]


Euskal idazleak
Euskal idazleak
Artikulu hau euskal idazle bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.