Senegal (ibaia)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Senegal
Fleuve Sénégal (fr)
Saint-Louis-du-Sénégal.JPG
Senegal ibaia Saint Louisen.
Kokapena Ginea, Mali, Mauritania eta Senegal
Luzera 1.790 km
Arroa 337 000 km²
Emaria Daganan 640 m³/s
Iturburua Fouta Djalon mendigunea
Ibai ahoa Ozeano Atlantikoa
ISS002-E-5456 2.JPG

Senegal[1] Mendebaldeko Afrikako 1.790 kilometroko ibaia da.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere iturria Gineako Fouta Djalon mendigunean dago, non Bafing izena duen, eta handik ipar-mendebalderantz jotzen du. Behin Malin Baoulé ibaiari lotuta, Sénégal izena hartzen du. Gero ipar-ekialderantz jotzen du Mauritania eta Senegalen arteko muga eratuz. Bere bokalea Ozeano Atlantikoan dago, Saint Louisen ondoan.

Ibaiadarrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Senegal ibaiaren ibaiadar nagusiak Faleme, Karakoro eta Gorgol ibaiak dira.

Hidrometria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Senegal ibaiaren emaria 71 urtez, 1903tik 1974ra, neurtua izan da Daganan. Ikertutako azalerak 268.000 km² du, arro osoaren %80a. Urteko batez besteko emaria 687 segundokoa da, baina gorabehera handiekin. 71 urte horietan neurtutako emaririk txikiena 4 m³ segundokoa izan zen eta handiena 3.260 m³ segundokoa[2].

Senegal ibaiaren batez besteko emariak (/s) Daganan neurtuak
Datuak: 1903 eta 1974 artean[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Senegal (ibaia) Aldatu lotura Wikidatan