Senegalgo historia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Senegalgo eskualde mapa, non kolonizazio frantses eta ingeles banatuaren ondorioak ikusten diren: Gambia ibaiaren zerrenda, Gambia independentea; eta haren hegoaldera, Casamanceko eskualdea separatista, Ziguinchor eta Kolda eskualdeek osatuta.

Senegalgo historia, oro har, hiru aro desberdinetan estudiatu daiteke. Batetik Afrikako mendebaldeko Senegambia eskualde geografikoaren eta bertan bizi ziren herri afrikarren historia; bestetik kolonizazio frantsesaren garaia, eta azkenik, Senegalgo Errepublikaren historia, 1960tik aurrera. Garai kolonial eta independentzian, Gambia ibaiaren ibarretako zerrenda ez zen frantsesek kolonizatua izan, eta egungo Gambia estatuaren historiaren parte gisa azter daiteke beraz, bereiztuta.

Historiaurrea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Senegalen giza okupazioaren ebidentziarik goiztiarrena Falemé ibaiaren haranean aurkitu zen, hego-ekialdean.[1] Paleolitoko behealdean gizakiaren presentzia, 1938an Théodore Monod-k Fann-en puntan, Cap-Vert penintsulan, jakinarazi zituen eskuzko aizkora gisa achelensearen bereizgarri diren harrizko instrumentuen desgurutzaketak lekukotua dago.[2] Senegalgo historiaurre eta protohistoriako aztarnarik ezagunenak Senegambiako zirkulu megalitikoak dira, 2006an UNESCOk gizateriaren ondare izendatuak.

Wolof Inperioaren estatu edo erresumak.

Islama XI. mendean kokatu zen Senegal ibaiaren haranean. XIV. mendean sortutako Wolof Inperioa eskualdeko garrantzitsuena izan zen zenbait hamarkadaz, baina ez zen inguruko entitate politiko bakarra izan: Maliko Inperioa ere indartsua izan zen. Vere aldetik, Wolof inperioak zenbait azpi-estatu batzen zituen, Sineko Erresuma, Waalo, Cayor eta Baol erresumak adiidez.[3]

Garai aurrekoloniala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egungo Senegaleko lurraldean, mendebaldeko mande eta Senegalgo (iparraldeko atlantikoa) hizkuntza familietako hainbat herri daude. Bi talde horiek urrutitik baino ez daude lotuta, eta, beraz, Senegalen une desberdinetan sartu ziren herriak izan litezke.[4] Hizkuntzalari gehienek onartzen dute mande hizkuntzen, hizkuntza atlantikoen eta Niger-Kongo beste hizkuntza batzuen artean urruneko harremana dagoela. Senegalgo egungo etnia nagusietako batzuk, hala nola serer, wólof edo fula senegalgo hizkuntzak hitz egiten dituzte.[5]

Garai koloniala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Senegal europarrek Afrikan lehenbizi kolonizatu zuten lurraldeetako bat da. 1444an portugaldar itsasgizonak Cabo Verdera iritsi ziren, eta hurrengo urteetan merkataritza guneak sortu zituzten Gorée uhartean eta Senegalgo kostaldeko beste toki batzuetan. XVII. mendean, herbeheretarrek eta frantsesek hartu zuten portugaldarren tokia.

1638an, frantsesek Saint-Louis hiria sortu zuten, esklaboen salerosketarako, eta 1677an Goree kendu zieten herbeheretarrei. Bi aldiz britainiarren mendean egon ondoren, 1817tik aurrera Goréee eta Saint-Louis Frantziaren eskuetan geratu ziren berriz. Bien bitartean, arabiar gomaren ekoizpen eta esportazioak lehentasuna kendu zion esklaboen salerosketari.[3]

Bidaia zahar eta modernoen laburpen orokorra (1839)

1848an Frantziako Bigarren Errepublikak esklabotasuna debekatu zuenean, koloniako ekonomiaren hazkundea eten egin zen. 1854an Louis-Léon Faidherbe gobernari izendatu zuten. Faidherbek lurralde osoa menderatu zuen eta Mendebaldeko Afrikako konkisten abiapuntutzat erabili zuen. Halaber, kakahuetea sarrarazi zuen. 1857an Dakar sortu zuten, 1895tik aurrera Mendebaldeko Afrika Frantsesaren gobernuaren egoitza izan zena. Bigarren Mundu Gerran senegaldar asko Frantziaren gudarosteko sailetan borrokatu ziren. 1958an, Frantziako errepublika autonomo, eta 1960ko ekainaren 20an estatu burujabe bilakatu zen.[3]

Senegal independentea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1959ko urtarrilean, Senegalek eta Sudan frantziarrak bat egin zuten Maliko Federazioa osatzeko[6], 1960ko ekainaren 20an nazio erabat independente bihurtu zena, 1960ko apirilaren 4an Frantziarekin sinatutako independentziaren eta boterea transferitzeko akordioaren ondorioz. Barneko zailtasun politikoen ondorioz, Federazioa 1960ko abuztuaren 20an desegin zen. Senegalek eta Soudanek independentzia aldarrikatu zuten; bigarrena Maliko errepublika bilakatu zelarik.

Léopold Senghor, nazioarteko poeta politiko eta estatista ezaguna, Senegalgo lehen presidente hautatu zuten 1960ko abuztuan: 1960tik 1980 arte egon zen boterean.

Macky Sall, Senegalgo lehendakari

1962an, estatu-kolpe bat galarazi ondoren, Senghor-ek aginpide osoa hartu zuen, eta alderdi politiko bakarreko erregimena ezarri zuen. 1976tik aurrera debekatutako alderdi politikoen legeztapena hasi zen. 1981ean, Senghor-ek lehen ministro eta Alderdi Sozialistako buru zen Abdou Dioufen eskuetan utzi zuen lehendakaritza eta bera izan zen 2000 arte lehendakaria, 1983, 1988 eta 1993 urteetako hauteskundeak irabazi ondoren. 1982ko otsailaren 1ean Senegalek eta Gambiak, elkar harturik, Senegambiako Konfederazioa eratu zuten, baina 1989an desegin zen, okerrera egin baitzuten bien arteko harremanek. 1989-1992 bitartean, muga arazoak zirela eta, Mauritaniaren eta Senegalen arteko harremanak eten ziren, eta borroka latzak izan ziren Senegal ibaiaren eskualdean.

Casamance eskualde separatista.

Hegoaldean, Casamance eskualdeko talde separatista bat Senegalgo armadarekin borrokan ari da 1982. urtea ezkero.

2000. urtean Abdoulaye Wade aukeratu zuten presidente. 2004an, lehendakariak Casamanceko gerrillari taldeekin bake-hitzarmen bat sinatu zuen. 2012ko presidentziarako hauteskundeetan Macky Sall oposizioburua nagusitu zen, botoen %65,8arekin.[7]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Unless otherwise stated, the material in this part is based on Ndiouga Benga and on Mandiomé Thiam, "prehistory prehistory and history", in Atlas du Sénégal, op. cit., p. 74
  2. (Frantsesez) « Sur la découverte du Paléolithique ancien à Dakar », Bulletin du Comité d'études historiques et scientifiques de l'AOF, t. XXI, 1938, pp. 518–519
  3. a b c Senegal. 2021-09-03 (Noiz kontsultatua: 2022-01-28).
  4. (Gaztelaniaz) sfqu. (2014-01-17). «Wólof, una de las lenguas africanas de Senegal» Literafricas (Noiz kontsultatua: 2022-01-28).
  5. (Gaztelaniaz) «El plurilinguismo en Senegal» Sorosoro 2015-09-05 (Noiz kontsultatua: 2022-01-28).
  6. (Gaztelaniaz) «MALI (FEDERACION)» Paises desaparecidos y antiguas colonias - Missing countries and former colonies - s. XX. (Señalar el país y avanzar hacía abajo - Point to the country and move down). 2018-03-14 (Noiz kontsultatua: 2022-01-28).
  7. Berria. «Macky Sall oposizioburuak irabazi du Senegalgo presidentziarako hauteskundeetako bigarren itzulia, botoen %65,8arekin. Abdoulaye Wade 2000tik egon da presidente karguan» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-01-28).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]