Portugaldar Inperioa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Portugaldar Inperioa
Império Português

1415 – 1999
Monarkia (1415-1910)
Errepublika (1910–1999)
Flag Portugal (1578).svg
Ereserkia
Portugal Império total.png
Hiriburuak Lisboa
Hizkuntza(k) Portugesa
Erlijioa Katolikoa
Dirua Escudo


Portugaldar Inperioa historiako eta munduko lehendabiziko inperio globala izan zen. Halaber, denboran Europako inperiorik luzeena izan zen, ia 6 mendeetan zehar luzatuz, Ceutaren harrapaketatik 1415ean Macauren indepentzia arte 1999an.

Lusofonia edo Comunidade dos Países de Língua Portuguesa inperioaren oinordeko kulturala da, gaur egun bizirik dagoena.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XV. mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mundua XV.-XVI. mendeetan Espainiak eta Portugalek elkarbanatuta.

1419an Portugalgo marinelak hasi ziren Afrikako ipar eta mendebaldeko kostaldea esploratzen helburu ekonomikoekin, espezien merkataritzarako bide berriak aurkitzeko asmoz hain zuzen ere. 1488an Bartolomeu Dias esploratzaileak eta haren taldeak Itxaropen Onaren Lurmuturra kontinentearen hegoaldeko muturra gainditu zuten, eta 10 urte geroago Vasco da Gama nabigatzailea Indiara iritsi zen.

Bestalde, Kristobal Kolon Ameriketara iritsi ondoren, 1494an Tordesillaseko Itunak mundua bitan banatu zen Espainia eta Portugalen artean, bi herrialdeen botere maila zelakoa zen argi erakusten zuena.

XVI. mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1500ean bestela Pedro Álvares Cabralek europarrentzat Brasil deskubritu zuen, eta hurrengo hamarkadetan portugaldar marinelek Asiako Ekialdearen kostaldea eta uharteak ezagutzeari ekin zioten, bidean gotorlekuak, etxeak eta lantegiak uzten. 1510ean Portugaldar India izeneko lurraldea sortu zuten, indiar kostaldeko hainbat toki barne hartzen zituena, Goa hiriburua zelarik.

Gauzak horrela, 1571rako Lisboa eta Nagasaki loturik zeuden Afrika eta Erdialdeko Asiaren zehar, tartean Goa, Malakka eta Macau hiri estrategikoak zeudelarik, eta merkataritzako sare honek aberastasun handia ekarri zion herrialdeari.

Gainbehera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1580 eta 1640 artean Portugal eta Espainiako monarkiek bat egin zuten "Iberiar Batasuna"ren bidez, eta horrek portugaldarrei borroka ekarri zien Herbehere, Ingalaterra eta Frantziaren aldetik. Ordutik aurrera mantsoki boterea eta lurraldeak galtzen joan ziren: XVII. mendean Portugalek galdu zuen Indiako ozeanoan zeukan merkatal monopolioa herbeheretarren mesedeetan. Orduan Brasil koloniarik garrantzitsuen bihurtu zen, 1822an azkenean amerikar herrialdeak independentzia lortu arte.

Bigarren Mundu Gerraren ostean, António de Oliveira Salazar diktadorea saiatu zen inperioaren hondarrei eusten, Angola eta Mozambike batik bat, beste europar herrialdeak deskolonizazio prozesu betean sartuta zeuden bitartean. Gerra luze eta odoltsua mantendu zuen Afrikan saiakera horretan, herriaren iritziaren aurka, eta erregimena erortzean gerra ere amaitu zen azkenean 1974an.

Macau izan zen azken kolonia, 15 urte geroago askatu zena Txina eta Portugalgo gobernuen akordioari esker.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]