Serge Lifar
Wikipedia(e)tik
Serge Lifar frantses dantzari eta koreografoa izan zen (Kiev, 1905 - Lausana, 1986). Bronislava Nijinska dantzariaren eskolan ikasi zuen. Errusiar Iraultza nagusitu zenean, frantziar herritartasuna hartu zuen. 1923an Parisera alde egin zuen, eta han Serge Diaghileven dantzari lehena izan zen; Parisko Operako dantzari lehena eta balleteko maisua izan zen. Estilo neoklasikoa zuen. Couta Roustaveli eta San Sebastian martiria balletak ondu zituen. Dantzatu izan zituen obren artean daude: Katemea (1925), Prometeoren izakiak (Beethoven), Politxinelaren bidea (Nabokov), Salade (Milhaud).
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.